Skip to main content

Albisteak

 

Euskarak 365 egun

Euskarak 365 egun

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra, ‘Euskaraldia: 11 egun euskaraz’ ekimena gauzatuko da Euskal Herri osoan. Hamaika egun horietan, 16 urtetik gorako herritarrak ahobizi eta belarriprest bihurtu nahiko dira. Ahobiziak, ulertzen duten guztiei euskaraz hitz egiten dieten lagunak dira (baita ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egiten dietenak ere). Belarriprestak, berriz, gutxienez euskaraz ulertzen duten kideak dira, gainerakoei euskaraz aritzeko gonbidapena luzatzen dietenak. Parte hartzeko izen-ematea zabalduko da gure herrietan, eta identifikaziorako txapa baliatuko dute guztiek.

Ekimena modu errazean azaltzeko, Lantziegoko Kasikojolabubilla kultur elkarteko kideek bideoa egin dute.

Jai berdinzaleagoak egiteko tailerra - Bastida

Oionen bezalaxe, Bastidan ere Jai Berdinzaleagoak egiteko tailerra antolatuko da: uztailaren 11n, 19:00-20:30, kultura-etxean (erantsita doakizue kartela).

Zuen herriko jaietako antolakuntzan parte hartzen duzuenak eta gaiaren gaineko interesa duzuenak gonbidatzen zaituztegu bertan parte hartzera eta saioaren zabalpena egitera.

Parte hartu nahi izatekotan, izena eman berdintasuna@cuadrillariojaalavesa.com edota 945 600 252 telefono zenbakian uztailaren 9a baino lehen. Beti bezala, Berdintasun Zerbitzuak doako garraio eta ludoteka zerbitzua eskainiko du behintzat 3 egun lehenago eskatzen duenarentzat.

Bastida Kartela

Playa bus 2018

Vuelve el playa-bus de Rioja Alavesa

  • Jueves 5 de Julio ZARAUZ
  • Jueves 12 de Julio LAREDO
  • Viernes 20 de Julio PLENTZIA
  • Jueves 26 de Julio HONDARRIBIA
  • Jueves 2 de Agosto NOJA
  • Jueves 16 de Agosto SAN SEBASTIAN
  • Jueves 23 de Agosto LEKEITIO
  • Jueves 30 de Agosto ZUMAIA

playabus

Jai berdinzalegoak egiteko tailerra

Publiko osoari. Uztailaren 13an, 19:00-20:30, Bazterra Aretoan.

Parekideak al dira gure herrian antolatzen ditugun jaiak? Zeintzuk dira jaietan emakumeek eta gizonek betetzen ditugun rolak? Zer egiten dugu gure herriko jaietan eraso matxistak gertatzen badira?

Tailer batean zein bestean izena emateko edota garraio zein ludoteka zerbitzua eskatzeko jarduera hasi baino 3 egun lehenago egin Kuadrillako Berdintasun Zerbitzuan:945 600 252 (Maitane) edo berdintasuna@cuadrillariojaalavesa.com helbide elektronikoan.

indice 1

RAP laborategia

14 urtetik gorako neskei zuzendua. Uztailaren 2tik 6ra, 11:00-14:00. Oiongo Gazte Lokalean (5 eguneko tailerra)

Partaideen esperientzia eta ezagutzetatik abiatuta eta nazioarteko rap artista eta ekintzaile emakumeen adibidea jarraituz, bertaratzen diren gazteek ikuspegi feminista baliatuko dute abestiak sortzeko, La Furia abeslariaren erritmora.

Musika estilo hau 70. hamarkadan jaio zen Bronx auzoan, baliabide gutxi zituzten hiri-guneetako biztanleen desberdintasun sozial eta eskasiak salatzeko baliabide gisa. Mugimendu feministak tresna hau bere egin du, gizartean kontzientzia kritikoa sortzeko asmoarekin.

Tailer batean zein bestean izena emateko edota garraio zein ludoteka zerbitzua eskatzeko jarduera hasi baino 3 egun lehenago egin Kuadrillako Berdintasun Zerbitzuan:945 600 252 (Maitane) edo berdintasuna@cuadrillariojaalavesa.com helbide elektronikoan.

indice

Arabako Errioxako 2.organo jaialdia

  • Uztailak 3, asteartea: MOREDA, Santa Maria Eliza, 20:00
  • Uztailak 4,asteazkena: ESKUERNAGA, San Andres Eliza, 20:00
  • Uztailak 5, osteguna: GUARDIA, San Joan Eliza, 20:30

Kontzertuen kartelak ikusi ver

 Generico

Kartelak

Laguardia Moreda VILLABUENA

Guardia-Arabako Errioxako kuadrillako II argazki lehiaketa

Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillak eskualdeko II. Argazki Lehiaketa antolatu du. Aurreko edizioan bezala, irudiek Arabar Errioxa izan behar dute ardatz, horrela izanda; natura, paisaia, gizartea, ondarea, ohiturak, herriak, kultur ekintzak, lanbideak, pertsonak etab. islatzen dituzten irudiak izan ahalko dira. Parte hartzaile bakoitzak gehienez ere hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu. Lanak dagoeneko aurkez daitezke eta epea azaroaren 2ra arte izango da zabalik.

pdfArgazki lehiaketaren oinarriak75.57 KB

5 Mayo DantzariTxiki

GENEROA eta KIROLA egitasmoaren spota

Ondorengo estekan Arabako Foru Aldundia eta Kuadrillako Berdintasun Zerbitzua bultzatzen ari diren GENEROA eta KIROLA egitasmoaren spota daukazue. Zabaldu bideoa eta animatu biharko bileran parte hartzen!

Galdeketa - Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren/desberdinkeriaren inguruko diagnostikoa

Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren/desberdinkeriaren inguruko diagnostikoa egiten ari da gure herrietan. Biztanleriaren iritzia eta esperientzia funtsezkoak dira, beraz, eskerrik asko aldez aurretik inkesta honi erantzuteko minutu gutxi batzuk eskaintzeagatik eta zure ingurukoen artean inkesta zabaltzeagatik, gehienezko erantzun kopurua lor dezagun https://goo.gl/forms/BF4LxU2J93Zy3sA13 Eskerrik asko

Erosketarako poltsa berrerabilgarria

Arabako Errioxako Kuadrillak eta Ecoembesek erosketak egiteko poltsa berrerabilgarria opari egiten dizute, plastikozko poltsen erabilera murrizten lagun dezazun. Pasa zaitez gure bulegoetatik eta jaso ezazu zurea.

241f72a8 a0cc 4e4a 9554 87ef84f06f0f

Helbidea

Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojaalavesa.com

CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA - ALAVESA / GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA