OION
Funtsezko garrantzia izan zuen Donejakue Bidearen lehen ibilbidean, eta interes historiko handiko etxe dotoreak ditu. Concepcion plazan, eraikin zaharrenak ikusteko aukera dago, Erdi Arokoak dira. Herriaren sarreran, Marques del Puerto jauregi barrokoa dago, eta jauregi horren fatxadan hitz hauek irakur daitezke: “no fallara esta espada quebrar miles”.
Santa Maria parrokia-elizak XVI. mendeko koru plateresko bat du. Dorre barrokoa Arabako Errioxako dorrerik lerdenena eta ongien trazatua dela esaten da. Dorre goian dagoen haize orratzaren irudiari Giralda esaten zaio.
Plaza nagusian, XVII. mendeko etxe handi bat eta Errenazimenduko eraikin bat daude bertan.
Oionen, herri festa askori eutsi diote, eta horien artean azpimarratzekoa da San Anastasio eta San Bizente zaindarien omenezko jaia. Jai horretan, lau erraldoi eta lau buruhandiak ikus ditzakegu, bai eta "Katxiaren iraulkatzea" ere. Katxia jatorri ezezaguneko pertsonaia da, eta marra gorri eta berdeko feltrozko jantzia eraman ohi du soinean, oihal bereko txano batekin. Txano horretatik azeri larru bat izaten du zintzilik, eta bandera kulunkatzean, bueltak ematen ditu. Jai egun horietan, "San Bizenteren Martxoak" deritzon ospakizun bat ere izaten da. Ximendu meta erraldoi bat erretzen dute, herria argiztatzeko pizten zituztenak gogoratzeko. Jai horretan, "Zezentxoa" ere azpimarratzekoa da. Amarruzko suzko errubera bat da, eta gainean zezen bat eta herritar bat jartzen dira. Abuztuko esker oneko festetan, "Katxiaren jaitsiera" da nabarmentzekoa.
Azpimarratzekoa:
- Jasokundeko Andre Mariaren parrokia-eliza.
- Plaza Nagusia.
- Urtarrilean, San Anastasio eta San Bizente zaindariaren omenezko jaiak: Katxiaren iraulkatzea, Zaindari Santuen Dantza, Zezentxoa. Aurorak, Martxoak eta lau erraldoi eta lau buruhandiak.
- Juda erretzea. Pazko igandea.
- Esker oneko jaiak: "Katxiaren Jaitsiera".
Datu interesgarriak:
- Web orrialdea
- Biztanleak: 3.361
- Udaletxeko telefonoa: 945 622 190
- Posta elektronikoa: aoyon.registro@ayto.alava.net
Ver Pueblos Rioja Alavesa - Araba Errioxako Herriak en un mapa más grande