Skip to main content

Berberana Aldizkaria

Kuadrillak eskaintzen dituen bi zerbitzu hauek bi ildo dituzte: batetik, udalei eskainitakoa; eta bestetik, herritarrei zuzenean eskainitakoa. Bi zentzuko lana; izan ere, lehenik eta behin, informazioa jaso ohi da, ondoren, hainbat bidetatik zabaltzeko.

Zerbitzua osatzen duten muniak dira Arabar Errioxa Irratia eta Berberana hilabetekaria. Irratia eguneroko lana izanik, astelehenetik osteguna bitartekoa, egia esan, guztiaren oinarria da. Egunerokotasunari aurre egiteko, zerbitzuak eginbehar gehiago hartu ditu bere gain: Arabako Errioxari buruz argitaratutako berrien artxibatzea, hilabeteko kultur agenda osatzea, Kuadrilla eta udalentzat prentsa oharrak egitea, Kuadrillako web orria eguneratzea, baita bertako publizitatea kudeatzea ere. 

Baina irratira eta aldizkarira itzuliz, azpimarratu behar da zerbitzu honetako bi elementuek beren lekua dutela gure webgunean. Irratia atalean, gure irratian emandako elkarrizketen podcastak aurki ditzakezu. Berberana atalean, paperezko aldizkarian tokirik aurkitzen ez duten irudi eta gaiak biltzen dituen bloga dago. 

 

  

 

pdfDeskargatu abenduko 'berberana'4.17 MB 

 

 

 

 

 

 

  • Visto: 5263

Helbidea

Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojaalavesa.com

CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA - ALAVESA / GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA