MORETA
Eskerrik asko Moreda Araba herrira urbiltzen zaituen leihoa irekitzeagatik. Olibondo eta mahastien arteko paisaiez eta urtaroaren araberako kolore-amalgamez goza dezakezu. Bere kaletxo, plaza eta plazatxoetan ibiltzean XV. eta XVI. mendeetako ateak zabalduko zaizkizu, bere armarridun etxeen harlanduzko aurrealde onak miretsiz eta Rollo kaleko hiru hodietako iturriaren zurrumurruak lagunduz. Santa Maria Parrokia-Eliza bisita ezazu, bere barroko estiloko Erretaula Nagusia nabermenarekin eta bere margoekin. Interesgarria da ere Olio-errotarako bisita, non oliba urre likidoan eraldatze-prozesua azalduko dizuten. Jendearen abegia, gastronomia eta ardoak gozatuko dituzu. Bizi eta goza ezazue.
Datu interesgarriak:
- Web-gunea
- Biztanleak: 241
- Udaletxeko telefonoa: 945 601 893
- Posta elektronikoa: amoreda.secretaria@ayto.araba.eus
Ver Pueblos Rioja Alavesa - Araba Errioxako Herriak en un mapa más grande