Skip to main content

Albisteak

 

BIOZIK 2019ko balantze positiboa

Parte hartze handiarekin eta asebetetze maila altuarekin bukatu da Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillak diseinatutako ingurumen-sentsibilizazio eta –zabalkundearen BIOZIK programaren lehen edizioa.

Hainbat hitzaldi eta haurrentzako tailerrek osatutako zikloa izan da BIOZIK, guztien helburua zen Arabako Errioxako biodibertsitatea ezagutzera ematea eta jendarteratzea zen. Eskualdean bizi diren bertako espezieak zaintzeak daukan garrantziaz jabetzea ahalbidetu da, izan ere, hainbat espezie pairatzen ari diren biziraupen egoera kezkagarria da, are gehiago kontuan hartuta Arabako Errioxako oinarri garrantzitsuenetakoa  nekazaritza estensiboa dela.

Samaniegon abiatu zen BIOZIK, ekainaren 6an, Aranzadi Zientzia Elkarteko Alberto Gosá herpetologoaren “Arabako Errioxako anfibio eta narrastiak: egoera eta kontserbazioa” hitzaldiarekin.  Bere azalpena oso argigarria izan zen, izan ere, anfibio eta narrastiak gainbehera orokorra pairatzen ari dira klima-aldaketaren, habitataren galeraren, kutsaduraren eta espezie inbaditzaileen ondorioz

Bitartean, gaztetxoenek espezie hauen ezaugarrietako batzuk ezagutzeko balio izan zien tailer interesgarria egin zuten.

Ostean espezie batzuk haien habitatean bertan ezagutzeko aukera iritsi zen Arabako Hegoaldeko Mendilerroetako Kontserbazio Bereziko Eremuan (KBE) egindako urmaeletako batzuetara egindako visitan. Dinamika hau bera, alegia helduentzako hitzaldia egiten zen unean bertan haurrek tailerra egitea eta ostean denen arteko bisita, errepikatu egin zen gainerako jardunaldietan ere.

Apirilaren 14an Guardiaraino mugitu zen BIOZIK Gorka Belamendiaren hitzaldiaz gozatzeko. Honek “Arabako Errioxa: hegaztiak Euskadiko mediterraneoan” gaia landu zuen. Aste batzuetako atsedenaren ostean Eltziegon izan zen zikloko hirugarren hitzordua Aranzadi Zientzia Elkarteko Iñaki Mezkitaren odonatuei buruzko hitzaldiarekin. Parte hartze handiena izan zuen hitzordua Lezakoa izan zen. 25 helduk eta 35 gaztek saguzaharrak gertutik ezagutu zituzten EHUko irakasle den Urtzi Goitiren eskutik. Hurrengo astean Lapuebla de Labarcan egin zen tximeletei buruzko ezagutza handitzea helburu zuen jardunaldia. Zerynthiako Ruth Escobes eta Yeray Monasterio adituek fokua jarri zuten intsektu mota honengan.

            Aldundiko teknikarien jarri zioten amaiera BIOZIK zikloari. Andaverde bihurgunearen berreskurapen proiektuari buruzko xehetasunak azaldu zizkiguten Bastidan “Ugaztunen kontserbazioa Arabako Errioxan, Life Lutreola proiektuan europar ikuspuntuaren adibidea”.

Guztira 230 pertsona inguruk hartu dute parte jardunaldi hauetan eta Arabako Errioxan bizi diren espezieen inguruko ezagutza zabaldu ahal izan dute, baita gure ingurumenaren zaintzarekiko sentsibilizazioa handitu ere.

  IMG 20190406 115853 samDSC 0095 Small

Hemen dauzkazue ziklo honetako argazki batzuk, gehiago topatuko dituzue web gune honetako Berberana BLOGean.

IMG 20190518 1850122 Small

           

Arabako Errioxako Mahats Bilketaren Festaren 26. edizioak badu irudia

“Maitasuna” kartela, Ruben Lucas murtziarrarena, izan da 2019ko Mahats Bilketaren Festako kartel lehiaketako irabazlea. Diseinua, ilustrazioa, marrazketa edo argazkilaritza dira autoreak bere egunerokotasunean lantzen dituen alderdi artistikoak, neurri handiagoan edo txikiagoan obra honetan islatuta ikus ditzakegunak. “Maitasunak” festako protagonismoa aitortzen die urtero egun hau ospatzeko Arabako Errioxara bertaratzen direnei. Atzealdean Mañuetako elementu arkitektoniko desberdinak ikusten dira eta horren aurrean familia batek jaiaz gozatzeko gonbita luzatzen digu. “Erabili ohi dudan pertsonaia estilo bat da. Bikote batek laztanak egiten dizkio elkarri eta, bitartean, behean haur bat ikus daiteke –badaude berriz ere nagusiak euren gauzekin- keinua jarriz” azaldu du autoreak.

amor cartel fiesta vendimiaArretaz begiratuz gero, herriko armarriak, Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillakoak eta eskualdeko logoak aurtengo hitzordua non izango den kokatzen digute, izan ere, Arabako Errioxako Mahats Bilketaren Festaren 26. edizioa Mañuetan ospatuko da irailaren 15ean.

Egileak egunaren eta Arabako Errioxaren izaera ongi jaso ditu, festa hau ezagutzen ez duen arren. Aurten aldatuko da hori, izan ere, irailean Mañuetara hurbilduko da. Kartel irabazlea epaimahai bikoitzak aukeratu du: profesionalez osatutako epaimahai teknikoak parte-hartzaile guztien artean azken fasera pasatuko diren bost obra aukeratu egiten ditu eta festaren antolakuntzako ordezkariek, bost horien artean, irabazlea hautatu.

KUADRILLAKO BEGIRALEEN LAN-POLTSAKO BEHIN BETIKO ZERRENDA

Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillak udalekuetarako begiraleak kontratatzeko hautaketa prozesua egin du.

Argitaratu egin da Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillako begiraleen behin betiko lan poltsa

pdfBEHIN_BETIKO_ZERRENDAREN_ORDENA.pdf266.82 KB

Prozesuan zaudeten pertsona guztiei gogorarazi nahi dizuegu oinarrietako 3. ataleko 3. puntuan jasotzen den bezala “lanean hasi baino lehen, euskararen bidezko sozializazioari buruzko ikastaro bat, gutxienez, burutu” beharko dutela. Hortaz, egina ez dutenek lanean hasi baino lehen egin beharko dute. Kuadrillak berak formazio saio hau antolatu du ekainean, begiraleei erraztasunak jartzeko asmoz. Izen ematea ekainaren 14a baino lehen egin behar da. INFO GEHIAGO

pdfOINARRIAK 2019 EUSK.pdf284.42 KB

pdfERANSKINA_ESKAERA.pdf268.17 KB

NOLA SOZIALIZATU EUSKARAZ UDALEKUETAN?

Arabako Foru Aldundiko Euskara Zerbitzuak eta Guardia-Arabako Errioxako Euskara Teknikariak begiraleei zuzendutako formazio saioa antolatu dute "nola sozializatu euskaraz udalekuetan?". Apustu sendoa egiten ari dira entitate biak Arabako Errioxan begirale euskaldunak behar bezala prestatuta egon daitezen eta horietako adibide bat da ikastaro hau. Bertan kontzeptu soziolinguistikoak lantzeaz gain, teknikak eta estrategiak garatuko dira modu praktikoan eta horretarako Aldundiak argitaratutako gida bat izango dute oinarri.

Formazioa euskaraz eta doakoa izango da baina parte hartzeko izena eman beharko da ekainaren 14a baino lehen.

Izen ematea: claguardia.euskara@ayto.araba.eus 

Parte hartzea erraztu nahian bi data daude aukeran (ekainaren 21 edo 26). Saioa egun bakarrean gauzatuko da, hain zuzen ere, jende gehienak izena eman duen egunean. Hortaz, izena ematerakoan hiru aukera hauetako bat hautatu beharko da: "ekainaren 21ean baino ezin dut", "ekainaren 26an baino ezin dut", "bietan posible dut".

  pdfKARTELA_2019.pdf816.89 KBHau jolasa baino gehiago da 2019 1

Begirale eta dinamizatzaile euskaldunentzat formazioa

Izen ematea: maiatzaren 17a baino lehen                                                                                                                           azalpena eus cas page 0001Eskolaz kanpoko jardueretan euskara sustatzen KARTELA 2

Lagundu plastikoa murrizten

Gaur aurkezten ari garen kanpainaren helburua Arabako Errioxako administrazio desberdinen arteko elkarlanarekin jarraitzea da. Iaz lankidetza hau Ur Partzuergoa eta Kuadrillaren artean garatu zen. Gogoratuko duzuen moduan inbutuen banaketa egin zen hustubideetatik olioaren isurketa ekiditeko xedez. Oraingoan Guardiako Mendiaren Anaiarte Zaharra ere batu da ekimenera.

Hiru erakundeok plastikoaren erabileraren murrizketaren aldeko kanpainetara batu nahi dugu metalezko 1500 botilatxo berrerabilgarriren banaketaren bidez. Leloa “contribuye a reducir el plástico-lagundu plastikoa murrizten” da eta helburu argia dauka: arazo larri honen aurrean biztanleria kontzientziatzea.

IMG 0569 Pequeño

Apartak proiektua

Arabako Errioxako landa garapeneko elkarteak landa eremuko emakume ekintzaileei zuzendutako formazio eskaintza bat sustatu du.

Cartel Proyecto Extraordinarias pages to jpg 0001 Aurrez-aurreko 6 orduko formazioan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. 3 orduko bi saiotan burutuko da.

EDUKIA:Marketin digitaleko gaitasunak, desing thinking, branding digitala eta kudeaketa eta berrikuntzarako erreminta teknologikoak.

Nahi duten parte-hartzaileei, online bidezko formazio osagarria eskainiko zaie.

Interesa baldin baduzu izena eman apirilaren 26a baino lehen 945 621 169 telefono zenbakira deituz edo info@adrriojaalavesa.com helbidera idatziz.

BIOZIK 2019

Guardia-Arabako Errioxako Kuadrilla gelditu gabe dihardu eskualdeko garapen jasangarrian eta horren adibide, Guardiako Mendiaren Anaiarte Zaharrarekin eta Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera, 1. Biodibertsitatearen ezagutza eta babeserako hitzaldi eta tailerren zikloa antolatu du.

BIOZIK2019 kartelaApiril, maiatz eta ekaineko hilabeteetan zehar 6 hitzaldi, tailer eta bisita gidatu antolatu ditu eskualdeko herrietatik zehar.

Jardunaldi hauek Arabako Errioxako biodibertsitatea nabarmendu eta bertako espezieak ezagutzera emango dituzte, herritarren artean aldaketa bat sortzeko asmoz, hauen babesak etorkizunerako duen garrantziaz jabetzeko eta gure bizi-kalitatea hobetezeko.  

Jardunaldietan izen ematea dohainik da, 7 egun lehenago egin beharko delarik. Izen ematea claguardia.ingurumena@ayto.araba.eus edo 945 600252 telefonoan

MAHATS-BILKETAREN FESTAK HURRENGO EDIZIOKO KARTELA AU-KERATZEKO LEHIAKETA

Arabako Errioxako Mahats-bilketaren festak hurrengo edizioko kartela aukeratzeko lehiaketa deialdia egin du

ARABAKO ERRIOXAKO MAHATS-BILKETAREN 26. FESTA MAÑUETAN OSPATUKO DA

Arabako Errioxako Mahats-bilketaren festako 26. edizioak bere lehen urratsak eman ditu ekitaldia iragartzeko kartelaren 14. lehiaketaren deialdiarekin. Oraingo honetan ospakizuna Mañuetara helduko da irailaren 15ean, aurretik aukeratutako kartelak gonbitea luzatu eta Arabako Errioxako ardoarekin dugun urteroko zita hau gogoraraziko digu.

Lehiaketako ezaugarri nagusiak ez dira aldatu, kartelaren neurria barne: 30x70 zentimetro; sari ekonomikoa, 600€koa; agertu beharreko testua “26ª Fiesta de la Vendimia de Rioja Alavesa, Baños de Ebro/Mañueta 15 de Septiembre del 2019 / Arabako Errioxako Mahats-bilketaren 26.festa, Baños de Ebro/Mañueta, 2019ko irailaren 15a”.

Ohikoa izaten denez, aurkeztutako lanek orijinalak eta argitaragabeak izan behar dute eta Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillako egoitzan aurkeztu beharko dira. Lanak aurkezteko epea irekita egongo da maiatzaren 23a arte.

pdfOinarriak240.45 KB

Gurasolagun irteera Basabere baserri eskolara

Datorren martxoaren 24rako txangoan antolatu du Guardiako Gurasolagun taldeak. Lezaunera joango dira BASABERE baserri-eskolara eta nahi duenak izena eman ahal izango du martxoaren 18a baino lehen.
Lezaunera joateko auto partikularrak antolatuko dira, baina hala ere plaza kopuru mugatua dago, bisita gidatua egingo delako bertan.

Basabere txangoa azkena pages to jpg 0001Bi aukera desberdin daude: bata, bisita gidatua eta zizka-mizka egitea (hau doan izango da) eta bestea, bisita gidatua eta zizka-mizka egiteaz gain bertan bazkaltzea. Haurrentzako prezioa 12 eurokoa izango da eta nagusientzako 17 euro. Nagusiek bazkaltzen duten bitartean haurrak ludotekan egon ahal izango dira begirale euskaldunarekin.

Bisita gidatua 11:00etan izango da eta animalia-zaintzaile euskaldun batek gidatuko du. Animaliekin harreman zuzena izango dugu eta zaintzailearekin batera animalien zaintza lanen nondik norakoak ikasi eta praktikan jarriko ditugu. 

Irteera 2 eta 16 urteko haur eta gazteentzat gomendatua badago ere, edozeinek eman dezake izena. Horretarako aemintzalaguna@gmail.com helbidera idatzi beharko da. Informazio gehiago behar izanez gero ere, mezua bidali helbide horretara. 

 

Nola bultzatu emakumeen parte hartzea Nekazaritza Sektoreko erakundeetan?

2018ko Berdintasun Foroaren esparruan, jardunaldi honekin sektoreari lagundu nahi diogu Emakume Nekazarien Estatutua martxan jartzen. Izan ere, 2015eko urrian sartu zen indarrean, emakumeak nekazaritza sektorean historikoki bizi izan dituzten desberdintasunei aurre egiteko asmoz.

  • Eguna: asteazkena, abenduaren 19a
  • Ordua: 09:15tik 13:15ak arte
  • Tokia: Arkautiko Zalditegiak (Araba)
  • Jardunaldira joateko, beharrezkoa da izena ematea. Izena emateko epea abenduaren 17an amaituko da.
  • Izena emateko formularioa
  • Egitaraua

Quintano Bastidaren I Kongresua: ardo modernoaren aita

Quintano Bastidaren I Kongresua: ardo modernoaren aita kongresua azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean izango da Bastidan, Manuel Quintano jauna hil zela berrehun urte igaro direlako. Izan ere, gizon honek Arabako Errioxako ezagutza enologikoak irauli egin zituen eta ardoa egiteko gaur egungo eredua jarri zuen martxan.

quintano

Sucesión y relevo generacional en bodegas y explotaciones vitícolas ( empresas familiares)

FECHAS: 28-29 de noviembre y 4 de diciembre

HORARIO: de 16:00 a 19:00 h

LUGAR: Cuadrilla de Laguardia – Rioja Alavesa

MATRICULA: 36 €

PROGRAMA:

  • 1.- Sucesión en la empresa familiar
  • 2.- Protocolo de empresa familiar
  • 3.- La mediación en la empresa familiar
  • 4.- Aspectos legales del protocolo de empresa familiar
  • 5.- Redacción de protocolo de empresa familiar

Inscripciones: · A través del siguiente enlace · Llamando al teléfono: 945 003 240 · Enviando un correo a: fpearkaute@hazi.eus (indicando nombre, apellidos, DNI, y teléfono de contacto)

Helbidea

Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojaalavesa.com

CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA - ALAVESA / GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA