Skip to main content

BASTIDA


Nafarroako Erreinuko harresi-gunea izan zen 1200. urtera arte; urte horretan Gaztelako Koroaren parte izatera igaro zen. Bertako hirigune historikoan, makina bat jauretxe, jauregitxo, atari handi eta itxura ederreko eraikin erlijioso ikusi ditzakegu, baita Arabako Errioxako harlanduzko armarridun oinetxe kopururik handiena ere. Aipatzekoa da Kale Nagusian Manuel Quintanoren etxea dagoela; horrek XVIII. mendean Bordeleko enologia-teknikak sartu zituen Espainian.

Horretaz gain, duen itxuragatik, azpimarratzekoa da Kristo Santuaren ermita, oraindik gotorleku itxura duena. Eskualdearen panoramika ezin hobea ikusi daiteke aparteko talaia horretatik.

Jasokundearen elizak 1670ean eginiko organo zahar bat du, oraindik, bere notak oparitzen jarraitzen duena, bai eta estilo barroko erretaula ikusgarria ere.

Bakearen plazan, Udaletxearen ondoan, Karlos III.aren erregealdian eraikitako barroko berantiarreko Jauretxea dago, Salazartarr Jauretxea dago, gaur egun Bastidako Kultur Etxea dena. Gaur arte, Jauretxe horrek hainbat jabe izan ditu.

Azpimarratzekoa:

  • Hirigune historikoa.
  • Erronda (suak). Abenduaren 7an.
  • Artzainak. Gabonetako errepresentazioa. Abenduaren 24 eta 25ean.
  • Santa Luzia eta San Gines erromeriak. Igokundearen asteko astelehenean eta asteartean. Maiatzean.

Datu interesgarriak:

Helbidea

Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojaalavesa.com

CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA - ALAVESA / GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA