EKORA
Iekora mahastiz eta zereal-soroz inguratutako muino baten gainean dago. Herriaren ekialdean oso interesgarria da iturri zaharra, trazatu gotikoa baitu eta oso gune berezian baitago. Hirigunetik kanpo, kilometro bat baino pixka bat urrutiago, Bertzijanako Andre Mariaren ermita dago, XIII. eta XIV. mendeen artean eraikia. Santutegiaren eraikuntzak, aukeratutako lekuak eta irudiaren izenak badute zerikusirik, Ama Birjina Iekorako Bertzijan artzainari muino batean agertu zitzaiolako sinismenarekin.
Abuztuaren 25ean, Deikundeko Amaren omenezko jaia egiten da. Herritarrak prozesioan jaisten dira ermitara, aurrean herriko dantza-taldea dutela.
Santo Domingo egunaren (maiatzaren 12aren) aurreko larunbatean ere prozesioan jaisten dira herritarrak ermitara. Egun horretan, katea dantzatzen da eta Berzijanako Andre Mariaren irudia (XIV. mendekoa) parrokiara eramaten da. Gizonezko dantzariek kolore biziak dituen gona bat daramate praken gainean, eta alkandora zuria, bularraldea zeharkatzen dien banda urdin batekin.
Azpimarratzekoa:
- Iturri gotikoa.
- Bertzijanako ermita.
- Esker Onezko jaiak. Abuztuan.
Datu interesgarriak:
- Biztanleak: 280
- Udaletxearen telefonoa: 945 601 255
- Posta elektronikoa: ayecora@ayto.alava.net
Ver Pueblos Rioja Alavesa - Araba Errioxako Herriak en un mapa más grande