Skip to main content

GUARDIA


X. mendean sortu zen, Nafarroako Erresuma defendatzeko. Muino batean dago, eta Erdi Aroko trazatuari ia bere horretan eutsi dio. Herriaren bi muturretan San Joan Bataiatzailearen eta Santa Maria de los Reyesen eliza gotortuak daude. Azkenhorren elizpea bikaina da, XII. mendeko harri gaineko polikromia egoera ezin hobean baitago. Handik gertu Abacial dorrea dago; antzinako gaztelu bat da, baina almenak erauzita eta kanpandorre izateko gaituta.

Kaleetan zehar ibilaldia egin ondoren, San Joan plazara iritsiko gara. Herrian jaiotako Samaniego alegilariaren jauregietxea dago han. Harlanduz egina da, eta oso portale neoklasiko ederra dauka. Gaur egun turismo-bulegoa dago bertan.

Eraikin zibilik zaharrenen artean, XIV. mendeko La Primicia etxea aipatu behar da. Etxe gehienetan sotoa dago, ondorioz, herriko lur azpia zulatuta dago erabat. Laguardia / Biasterin hainbat tradizio zibiko-erlijioso gorde dira. Ekainean ospatzen diren San Joan eta San Pedro jaiek xarma berezia dute.

Azpimarratzekoa:

  • Hirigune historikoa: Santa Mariako elizpea.
  • Laguardia/Biasteriko aintzira-multzoa.
  • La Hoyako arkeologia-aztarnategia eta museoa.
  • Gaita-jolearen eguna. Maiatzean.
  • San Joan eta San Pedro jaiak. Ekainean.
  • Santa Mariako Belen artikulatua.

 Datu interesgarriak:

Helbidea

Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojaalavesa.com

CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA - ALAVESA / GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA