Skip to main content

LEZA


Bidegurutze batean kokaturik, herriak XVI. mendeko armarridun etxe errenazentistak eta bestelako eraikin nobleak dauzka. San Martin parrokiak portada isabeldarra, erretaula nagusi neoklasikoa eta izar-ganga ederra ditu.

Lezako upategi gehienak herriaren ekialdean dagoen muino txiki batean daude, La Lombilla izenekoa. Lurrean egindako kobak dira, bere garaian ardo gozoak egiteko balio izan zutenak eta, denbora pasatu ahala, bestelako eraikin funtzionalagoek baina ez hain maitagarriek ordezkatu dituztenak.

Inguruan El Sotillo eta Layaza trikuharriak bisitatu ditzakezu, lur horietan bizi izandako gizon eta emakumeen historiaurreko aztarnak baitira. Lezatik oso gertu, Herrera mendatean zehar, Errioxako Behatokira joan zaitezke, bertatik Errioxa jatorrizko deiturak hartzen duen eremu gehienaren geografia ikusterik izango duzu eta.

Ondare naturalari dagokionez, Leza Arabako Errioxako herri pribilegiatua da, masa begetal ugari baitu eta ondorioz, dibertsitate biologiko handia. Honen erakusgarri Garrantzi Komunitarioko Lekua den Kantabria Mendilerroa, El Encinedo Artadia eta Erkameztia dira. Arabako Errioxako jatorrizko landarediaren azken aztarnak dira; izan ere, nekazaritza intentsiboak eskualdeko jatorrizko basoak aldatu ditu eta. Gordeleku hauek balio izugarria hartu dute lekukotasunaren eta ekologiaren aldetik; eta are balio handiagoa, toki horiek gaur egun inguruko fauna mediterranearraren aterpe nagusia direla eta espezie horiek gure Erkidegoan benetan urriak direla kontuan hartzen badugu.

Datu interesgarriak:

Helbidea

Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojaalavesa.com

CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA - ALAVESA / GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA