Kripan Kantauriko mendilerrotik igarotzen ziren Erdi Aroko bide zaharrek zeharkatzen dute. Erromatarren garaikoa izan daitekeen antzinako galtzada baten arrastoak ageri dira oraindik herri inguruan, lauza handiz mugaturik.
Herri barruan, Barbacana plazako gune ireki batean daude eraikinik nobleenak elkarturik. San Joan eliza XVII. mendekoa da, eta barroko goiztiarrekoa du erretaula nagusia.
Inguruetan Los Llanos eta El Encinal trikuharriak ere ikusi ditzakegu.Beste aukera eder bat El Nacedero parkera hurbiltzea da, hantxe elkartzen baitira txangozaleak. Halaber, herria abiapuntu ona da Kantauriko mendilerroko haitzulo batean dagoen San Tirtso ermitara igotzeko.
Azpimarratzekoa:
Datu interesgarriak:
Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojaalavesa.com