Skip to main content

SAMANIEGO


Samaniego Arabako hegoaldean kokatzen den herria da, Arabako Errioxako erdigunean bertan, Kantauri Mendilerroaren magalean. Samaniego mahastien zainketan eta laborantzan aritzen den herri txiki bat da, ardo bikainak egiten ere jarduten duena.

Herriko jendeztatzeak historiaurrean du bere jatorria. Layazako dolmenean, Herrerako portuaren jaitsieran, zenbait froga aurkidu dira adierazten dutenak jendea bazegoela Brontze Aroan. Haren historiaren hasiera, berez, Erdi Aroan kokatzen da, Gaztela eta Nafarroako erreinuen arteko mugalde bezala; Nafarroako erreinuko fronte harresitu garrantzitsu bat izan zen.

Dirudienez, gune hau Pazuengos izendatutako antzinako herrixkako biztanleek sortu zuten; mazeletatik leku honetara jaitsi ziren, gutxienez, XV. mende hasieratik. Harresitutako leku horretako arrastoak, gaur egun, eliz-parrokiara atxikituriko dorre handian besterik ez dira gelditzen. XVI. mendean eman zen biztanlegoaren gorakadarik nagusiena, eta 1668. urtean herribildu izendapena jaso zuen.

Egun, herriko ondareari dagokionez, ondorengo guneak aipagarri dira:

  • Jasone Andre Mariren eliza
  • Independentzia gudaren gurutzea
  • Haraneko Andre Mariren ermita
  • Kristoren ermita (Parke naturala eta aterpea)
  • Errioxako balkoia (eskualdera ematen duen begiratoki naturala)

Samaniegoko historia ardoaren historiari lotua egon da. Mahastigintzaren ezartzea erromatarrei egotzi diezaiekegu. Mende askoren bueltan, XV. mende amaieran, bake eta aurrerapen garai luze batean, mahastiaren zabalkunde garrantzitsu bat eman zen; ia monolaborantza suposatu zuen zabalkundea.

1585a izan zen urterik okerrenetarikoa; izan ere, har izurrite batek, filoxerak, mahastiak hartu zituen, eta garaiko erritu eta exorzismoekin arao egin behar izan ziren. Ardoa egiteko prozesuak, XV eta XVI. mendeetan, kutsu erlijioso handia zeukan. Ez da harritzekoa, beraz, Arabako Errioxako elizgizon ospetsua izan zen Manuel Quintano y Quintano egon izanak Medoc-eko 786ko mahats bilketan. Bertan, bordeles metodoan prestatuko zen gerora haren herrialdean abian jartzeko.

Samaniego da Arabako Errioxako udalerria non hoberen ikusten den mahastigintzako sektoreak izan duen garaiko zabalkunde nagusia.

Horren ondoriorik aipagarriena da, Samaniegoko nekazarien espezializazio maila altua. Mahastigintza da udalerriko ekonomia eragilea.

80. hamarkadatik aurrera uzta-biltzaile asko hasi ziren ardoaren lanketa desberdin batekin, upeltegi berri zein aspaldikoetan, ondo hornitutako instalazioekin, eta kalitatea eta ondo egitea defendatzen zuten merkataritza-irizpideekin; produktuaren balioa handitzeko gogoz zeuden. Hori guztia, gure ardoak egiteko.

Gure herriari buruz gehiago jakiteko (upeltegiak, historia, gastronomia...) modurik egokiena da herria bisitatzea. Horretarako, eta bertako ohiturak, festak eta gainontzekoak hobeto ezagutzeko, hona hemen herriko hainbat data aipagarri:

  • Inauteriak: Gure herrian ohikoa da inauteriak ospatzea hausterre ondorengo asteburuan.
  • Judasi Epaiketa: Judasi Epaiketa, bertako herri-ohitura, pazko-igandean ospatzen da urtero. Epaiketa horretan Judas epaitzen da herrian, urtean zehar gertatu diren gauza txar guztiengatik.
  • Mendekostea: Mendekoste jaiak Pazko ondorengo berrogeita hamargarren egunean (pazko-igandean) ospatzen da; hortaz, Aste Santuaren araberakoa da.
  • Haraneko Birjinaren ohorezko jaiak: Herriko jaiak, irailaren 7tik 11 bitartean ospatzen direnak, ezagunenak eta iraunkorrenak dira. Haraneko Birjinaren omenez egiten dira jai horiek; horregatik, eta ospakizunei hasiera emateko, haren Ermitan bederatziurren bat egiten da. Ospakizunei 7an ematen zaie hasiera, Udaletxeko plazan botatzen den txupinazoarekin batera. Momentu horretan kartoiz egindako asto bat igotzen da elizaren dorreraino, eta bertan egongo da, zintzilikatuta, jaiak amaitu arte.
  • Mañak: Abenduak 7 Samaniegoko Mañen eguna da, eta aurreko asteetan herriko gazteek egurra batzen doaz su handia prestatzeko. Bienbitartean, nagusiek belatxeta mozten doaz, eta sortaka lotu, mañak deiturikoak eginez. Gauzak horrela, abenduaren 7an umeek beren mañak pizten dituzte, eta herritik barrena doaz bertako kaleetatik belatxeta usain gozoa utzita. Ohirurak dioenez, usain horrek izpiritu txarrak usatzen ditu. Umeek egindako ibilbidea suan amaitzen da; bertan elkartzen dira bizilagun guztiak suan egiteko txorizo, patatak eta baratxuriak, eta Arabako Errioxako ardo bikainarekin hartzen dituzte jakiak. Informazio gehiago: www.ayuntamientosamaniego.com

Datu interesgarriak:

Helbidea

Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojaalavesa.com

CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA - ALAVESA / GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA