NABARIDAS
Antzinatik, Nabaridasko mugaldean egon diren lur eta zelaiak bataila eta guda askoren lekuko izan dira, guztiak lur eta zelai horien jabetza jortzeko: zeltiar eta erromatarrak, kristau eta arabiarrak, baskoi eta gaztelauak. Brontze Arotik gaur egun arte bertako biztanleek kementsu landu dituzte lur eta zelaiak bertako altxorrik preziatuena sortzeko: ardoa.
Nabaridasko bizilagunek betidanik izan dute oso lotura estua herriarekiko eta aspaldiko tradizioak bizirik mantendu dituzte: herria Guardiako errege-itzalpean jaio zenetik bi herrixkekin (Navaridas de Yuso eta Yuso), XI. Mende inguruan; Guardiako Herribildutik independentzia eskuratu zueneko garaian, Carlos II. Erregeari 1666. urtean Herribildu titulua erosi ziolako (orduan sartu zen Arabako Biltzar Nagusietako Anaiartean); gaur egun arte.
NABARMENTZEKO
- Burdin Aroko aztarnategia (Castejon garaia)
- Nabaridasko El Monteko artadia
- Sortzez Garbiaren eliza
- Santiagoko baseliza, non fideltasuna adierazten zen
- San Juan de Ortega herriko zaindariaren baseliza eta festak (ekaina)
- Sodupetarren jauregia
- Iturri zaharra
- Cerrillada festa herrikoia (abuztua)
- Mañen festa (abendua)
Datu interesgarriak:
- Web orrialdea
- Biztanleak: 248
- Udaletxeko telefonoa: 945 605 053
- Posta elektronikoa: anavaridas@ayto.alava.net
Ver Pueblos Rioja Alavesa - Araba Errioxako Herriak en un mapa más grande