Skip to main content

"Mahats-bilketa Sariak 2020" 27. Ardo Lehiaketaren sari-banaketa

Eltziegoko Bodegas Valdelana bi lehen sarirekin nabarmendu zen

Festa urtebete atzeratu bazen ere, 27. Mahats-bilketaren Festako Errioxa Jatorri- Deitura Kalifikatua duten Ardoen Lehiaketa burutu egin zen

Aurten Lanciego-Lantziegon ospatzekoa zen Arabako Errioxako Mahats-bilketaren Festa atzeratzea erabaki zen arren, urteroko jai honekin batera doan ardo lehiaketarekin aurrera jarraitzea erabaki zen. 27. edizio honetan, 247 ardo aurkeztu dira guztira bederatzi kategoriatan. Dastaketarako bat gutxiago egon zen, izan ere, Mahasti Berezien kategoria berrian ardo bakarra aurkeztu zen, "Laderas de José Luis", Mañuetako Dominio Berzal upategikoa, eta bakarra izateagatik sariketatik kanpo geratu zen. Sari berri hau Errioxako JDKak sortu berri duen ardo atalari dagokio, oraingoz, merkatuan oso marka gutxi dituen kategoria bada ere. Gainerako 246ak honela banatu ziren: 22 Ardo Gorri, 36 Urteko Ardo Zuri, 21 Ardo Zuri Ondu, 44 Urteko Ardo Beltz, 44 Ardo Beltz Ondu, 28 Erreserbako Ardo Beltz, 10 Erreserba Handiko Ardo Beltz eta 41 Ardo Handi.

Antolatzaileak pozik agertu ziren aurkeztutako ardo-kopuruagatik eta ardo horien mailagatik, Lehiaketa antolatu duen Guardia- Arabako Errioxako Kuadrillako Presidenteak esan zuenez, “epaimahaikideen arabera, maila orokorra ikusgarria izan da eta pozik egoteko da urte zail honetan 247 ardok parte hartu izanagatik.“ 2019ko edizioan, 311 lagin aurkeztu ziren, 2018ko 280 laginen aldean. Sari banaketan, Guardian, Kuadrillaren egoitzan, Eduardo Aginaco Nekazaritzako Foru-diputatua izan zen, baita Eusko Jaurlaritzako, Vital Fundazioko eta Errioxako Kontseilu Arautzaileko ordezkariak ere. Izan ere, Erakunde horiek dira lehiaketaren garapenean laguntzen dutenak.

2019ko edizioan, 311 lagin aurkeztu ziren, 2018ko 280 laginen aldean. Sari banaketan, Guardian, Kuadrillaren egoitzan, Eduardo Aginaco Nekazaritzako foru-diputatua izan zen, Eusko Jaurlaritzako, Vital Fundazioko eta Errioxako Kontseilu Arautzaileko ordezkariez gain. Erakunde horiek lehiaketaren garapenean lagundu zuten.

Hogeita lau -atal bakoitzeko hiru- ardo sarituen zerrendari erreparatuz, gehi Urteko Ardoen artean “Mazerazio Karbonikoaren bidez eta etiketan zehazki agerian duen lehen Urteko Ardoaren aipamen berezia, Eltziegoko Bodegas Valdelana nabarmendu da aurten bi lehen sariekin, Urteko Zuria eta Zuri Ondu ardoetan. Kuzkurritako Bodega Oscar Tobíak berriz, hirutan igo behar izan zuen baina bi bigarren eta hirugarren sari bat jasotzeko. Udalerriei dagokienez, Eltziego, Cuzcurrita de Rio Tirón eta San Vicente de la Sonsierra nabarmendu ziren. Errioxako Kontseilu Arautzaileak ezarritako gida jarraituz, eta onartutako hiru zonaldeak kontuan hartuta, esan dezakegu Arabako Errioxak 15 sari irabazi dituela, bederatzi Errioxa Garaiak eta bakarra Ekialdeko Errioxak.

Azaldu bezala, 247 laginak Errioxako hiru eremuetatik iritsi ziren: Ekialdekotik (Behea), Garaiatik eta Arabako Errioxatik. Honek lehiaketa hau bakarra bihurtzen du, Deituraren benetako lehiaketa, onartutako hiru eremuetako partehartzaile dituen Errioxa Jatorri-deitura Kalifikatua duten ardoentzako besterik ez dagoelako. Finaleko dastaketarako berrogeita hamar laginak upategietatik zuzenean jaso zituzten. Azken dastatze hori Guardiako Villa Lucia Ardoaren Zentro Tematikoan burutu zen; notarioak gorde zituen haren emaitzak sariak banatu ziren arte.   

pdfSarien zerrenda      152.70 KB

 

Pin It

Helbidea

Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojaalavesa.com

CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA - ALAVESA / GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA