Gatzagak Toloñoko mendilerroak babesturik hartuko gaitu. Garai batean Gaztela defendatzeko erreferentzia izanari esker da ospetsu, eta baita bere gatzagengatik ere, herriari izena emateaz gain, XIX. mendera arte gatza eman zutelako.
Herriko harresiek zutik diraute ia osorik, eta oraindik han daude sartzeko erabili beharreko bi ate.
Gatzagako kaleetan zehar goazela, XV. mendean egindako erromesentzako Santa Ana ospitalearen ondoan igaro eta gero, plazara iritsiko gara. Han Sarmientotarren eta Aiaratarren dorrea aurkituko dugu. XIV. mendekoa da, eta Oñatiko kondearen jauregi errenazentistak inguratzen du. Bata zein bestea hondatuta daude gaur egun, baina iragandako garai oparoen oroitzapena ekartzen digute gogora.
Herria nahitaez igaro beharrekoa da Arabako lurretan zehar San Adriango tunela igarota iparraldetik hegoalderantz Santiagora doazen erromesentzat.
Azpimarratzekoa:
Datu interesgarriak:
Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojaalavesa.com