Skip to main content

ESKUERNAGA


Harana zeharkatzen duen Herrera errekastoaren bi aldeetara hedatzen da herria. Hango eraikin zibilen artean, Solana Markesaren etxea edo Indianoaren etxea da aipagarria, Santiago Matamoros irudikatzen duen erliebea baitu. Parrokiaeliza San Andresi eskainia dago, eta XVI. eta XVIII. mendeen artean eraiki zen.

San Torkuato eta Santa María ermitak bisitatzea ere merezi du, bere absidean antzinako eraikuntza erromanikoaren arrastoak gordetzen dituelako.

Herriko plaza topaleku ezin hobea da, eta bertan egiten da gizarte-bizitza osoa. Eskuernagak mendiko bizikletaz ibiltzeko aukera ere ematen digu, horretarako bide egoki ugari dago-eta hango mahastien artean.

Azpimarratzekoa:

  • San Andres eliza.
  • San Torkuato jaia. Maiatzaren 15ean.
  • San Andres jaia. Azaroaren 30ean.

Datu interesgarriak:

Pin It

Helbidea

Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojaalavesa.com

CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA - ALAVESA / GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA