Skip to main content

GORREBUSTO


Gorrebusto haran estu batean dago. Ikuspegi panoramiko osorik ez duenez, kaleetan zehar ibiltzean inguruko oinetxeek bereganatzen dute gure arreta osoa. Haietako batzuk XVIII. mendean eraiki ziren. Herrian bada oraindik olio-errota bat, eta, ez badabil ere, olibetatik urre likidoa ateratzeko prozesua nolakoa zen irudikatzeko aukera ematen digu.

Bada han eliza bat, San Milianena, XIX. mendearen hasieran eraiki zenez, eskualdeko modernoenetakoa dena. Erretaula XVII. mendekoa da, eta Errioxako Laturce mendian dagoen San Prudentzio monasteriotik ekarri zuten.

Azpimarratzekoak:

  • San Millan eliza.
  • Esker on eguneko jaiak. Irailean.
  • Santa Barbararen omenezko jaiak. Abenduak 4.

Oiongo web gunea

Pin It

Helbidea

Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojaalavesa.com

CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA - ALAVESA / GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA