Skip to main content

Albisteak

 

AZAROAK 25, EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA EZABATZEKO EGUNARI BURUZKOA

25_N.pngLOGO_CUADRILLA.png

Emakumeenganako indarkeria ezabatzeko nazioarteko egun honetan, azaroak 25, sexu-indarkeriak adingabeen artean gero eta eragin handiagoa duela azpimarratu eta arreta jarri nahi dugu, indarkeria mota hori ikusezinena eta normalizatuena baita, eta urtetik urtera gora egiten jarraitzen baitu.

 2023.a25 kartela

Hainbat txostenen arabera, sexu-delituen biktimen % 40 adingabeak dira, gehienak neskak eta nerabeak. Adingabeen sexu-askatasunaren aurkako delituen ehunekoak ere gora egin du. Laguntza espezializatuaren eskaerek ere gora egin duten arren, datuek erakusten dute neskek zailtasun handiak dituztela indarkeria-adierazpen jakin batzuk antzemateko beren portaeran, bai berdinen taldean, bai harreman afektiboetan.

 WhatsApp Image 2023 11 24 at 13.03.38

Mugimendu feministak eta adituek horien arrazoiak genero-ikuspegidun kalitatezko sexu-hezkuntzarik ez izatea eta familietan eta eskola-inguruneetan gizarte-balio egokiak transmititu ez izana direla adierazten dute. Era berean, ohartarazten dute adingabeen artean genero-mito eta -estereotipoak hedatzen ari direla, baita haurren sexualizazioari eta pornografiaren bidezko sexu-hastapen goiztiarrari buruzkoak ere, neurri handiagoan, ohiko erabilerako sare sozialetan. Kasu askotan, gainera, biktimen sinesgarritasunik eza antzematen da, eta horrek eragotzi egiten du esku-hartze goiztiarra eta erreparatzailea, adingabeei egindako sexu-abusu eta sexu-erasoen kasuetan.

 

Horren guztiaren ondorioz, harreman afektibo-sexualen eta gizonek eta emakumeek harreman horietan duten rolaren irudi desitxuratua zabaldu da. Sexu-indarkeria hutsaldu eta legitimatu egiten da, emakumeen nahiak eta gorputzak menderatzeko modu gisa. Jokabide larrienek eraso sexualetara eta fisikoetara eraman dezakete, baita, muturreko moduetan, emakumeen hilketetara ere.

 

Horren guztiaren aurrean, euskal erakundeek eskura dituzten estrategia eta mekanismo guztiak sustatu behar dituzte, emakumeek eta neskek bizitza garapen osoa izan dezaten, askatasun- eta segurtasun-baldintzetan. Hain zuzen ere, beraien desirak, afektuak eta sexu-portaerak derrigortzerik eta indarkeriarik gabe adieraz ditzaten, genero-estereotipoak eta genero-aginduak alde batera utzita.

  

Udalak, herritarrengandik hurbilen dauden erakundeak diren aldetik, udalerritan berdintasunezko eta indarkeriarik gabeko bizikidetzarako baldintzak bultzatzeko arduradunak dira. Hori dela eta, Arabako Errioxako Kuadrillak konpromiso hauek hartzen ditu:

 

  •  Indarkeria matxista prebenitzeko tokiko estrategia hobetzea eta indartzea, adingabeen artean sexu-indarkeriari aurre egiteko egiturak, baliabideak, zerbitzuak edo programak ezarriz.
  • Biktima adingabeen inguruan sexu-indarkerien antzematea eta arreta goiztiarra gaitzea, tokiko koordinazio-protokoloen bidez.
  • Sexu-indarkerien biktimekin esku hartzen duten profesionalen prestakuntza-programak ezartzea eta ebaluatzea
  • Sentsibilizazio-programak diseinatzea herritarrekin, eta bereziki gurasoekin eta irakasleekin, IGEen bitartez, genero-ikuspegidun kalitatezko sexu-hezkuntzaren beharrari buruzkoak.
  • Hezkuntza ez-formaleko espazioetatik hezkuntza-prozesuak garatzen laguntzea, adingabeen indarkeria matxistaren aurkako jarrerak indartzeko.

 

Konpromiso horietan oinarrituta, honako ekintza hauek proposatzen dira:

 

  • Neskei eta nerabeei zuzendutako ahalduntze-programak indartzea, sexualitateari, bikote-harremanei, maitasun erromantikoari, autodefentsa feministako tailerrei eta abarrei buruzkoak
  • Mutiko eta mutilei zuzendutako esku-hartzeak abian jartzea, afektibitatea, harreman-ereduak, maskulinitate-ereduak edo rol sexistak eta parekidetasuna gainditzeko estrategiak lantzeko.
  • Indarkeria digitala prebenitzeko eta hari erantzuteko estrategiak lantzea, indarkeria matxista mota berri horiei ere aurre eginez.
  • Udalerriko adingabeekin hezkuntza-prozesuak indartzea, BELDUR BARIK programaren eta tokiko beste ekimen batzuen bidez.

 

Era berean, herritarrei dei egiten diegu, azaroaren 25ean, emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko egunean, haien eskualdean eta udaletan deitutako mobilizazioekin bat egin dezaten.

Ekintzaileentzako laguntzak 2023

Lanbidek bere negozioari ekin nahi dioten langabeentzako laguntzak onartu ditu.

Lanbide Euskera 1 PequeñoNegozio-ideia bat duzu eta garatzeko edo abian jartzeko laguntza behar duzu? Arabako Errioxan, Lanbideren erakunde laguntzailea deialdia Guardia-Arabako Errioxako Kuadrilla da. Laguntzak bi motatako ekintzaileei zuzenduta daude, eta plaza kopuru mugatua dago:

1. Negozio- edo enpresa-ideiaren bat duten ekintzaile izan daitezkeen pertsonak, ideia hori garatzen laguntzeko (6 plaza).

2. Negozio-ideia argia duten ekintzaileak, bideragarritasun-plana eginda dutenak eta datozen hilabeteetan abian jarri nahi dutenak, jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emango dutenak (4 plaza).

Laguntza teknikoaz gain, ekintzaileek laguntza ekonomikoa.

IZENA EMATEKO EPEA:

Azaroak 8 (IDEIAK) / Azaroak 22 (JARDUERAK)

INFORMAZIO GEHIAGORAKO

ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA

Gasteizko errepidea, 2

01300 Guardia (Araba)

Tel 945 600252 Email claguardia.alicia@ayto.araba.eus

Ibilbide berdea Arabako Errioxatik Mendialdera

Arabako Errioxa eta Mendialdea berriro elkartu dira gure herriak eta ingurune naturalak ezagutzeko aukera emango duen mendi-ibilaldi bat proposatzeko. Oraingo honetan, ibilbideak Bastida eta Urizaharra lotuko ditu oinez. Parte hartzea errazteko, antolatzaileek autobusez joateko aukera eskaintzen diete izena eman dutenei, Urizaharratik Bastidako martxaren hasieraraino.

Tintacora Cuadrilla Rioja Alavesa Ruta Montaña 2023 REDES Pequeño14 kilometroko ibilbidea da, zailtasun ertainekoa, eta 3-4 orduko iraupena izango du gutxi gorabehera. Lehen zatian, mahastiak nagusi diren paisaia izango da protagonista, eta, gero, mendilerroaren iparraldeko isurialdeko pagadien arteko jaitsierari helduko zaio, Urizaharrera iritsi aurretik.

Ibilbideari buruzko informazio erabilgarria

AZAROAREN 5a, IGANDEA

Irteera Urizaharretik 9:00etan, autoa Urizaharrean utzi eta Bastidara joateko autobusa erabiliko dutenentzat.

Aurrez izena eman ez duten pertsonek EZIN IZANGO dute autobusa erabili.

IBILBIDEAREN EZAUGARRIAK

Zailtasuna: Ertaina

Ibilbidea: 14 km

Iraupena: 3-4 ordu

ERREGELAMENDUA

Deskargatu erregelamendua

 

 

IZEN EMATEA

Plaza mugatuak

Epea: azaroaren 2ra arte  

Upategietarako hondakin industrialen gunea

Arabako Errioxako Kuadrillak hondakin industrialen gune bat jartzen du bertako upeltegien eskura. Eremu espezifiko hori martxan jartzeak gure upeltegien egunerokoan sortzen diren enbalaje- eta kartoi-plastikoen kudeaketa egokia erraztu nahi die upategiei. Industria-hondakinak direnez, ez dira gure kaleetako edukiontzi horietan edo urdinetan utzi behar, etxeko hondakinetarako.

Zerbitzua errazteko, hondakinen eremu berria Guardian dago, udal baskularen ondoan. Zerbitzuan interesa duten upeltegiek alta eman behar dute Arabako Errioxako Kuadrillako ingurumen-zerbitzuaren bidez (945 600 252). Bertan alta emango zaie eta beharrezko kalbeak emango zaizkie. Erabiltzaile gisa erregistratu ondoren, mugikorreko aplikazio baten bidez sartzen da eremura, erabiltzaileentzat egokiena den ordutegian sartzea erraztuz.

Inguru horretan, bi trinkogailu daude, bata enbalaje-plastikoa, eta bestea papera eta kartoia. Horiek behar bezala erabiliz gero, erabilera eraginkorragoa eta ekonomikoagoa izango da; material nahasiak eta desegokiak utziz gero, berriz, aparteko gastu bat sortuko da, eta gastu hori enpresa erabiltzaileen artean jasanaraziko da. Gogoan izan behar dugu ez dela inoiz etiketa edo plastiko zurrunik bota behar, hala nola ontzitxoak edo hodiak.

 

Honekin batera doakizu zerbitzu berri honi buruzko informazio gehiago eta hondakin industrialen kudeaketari buruzko informazioa aurkituko duzun artxibo bat.

pdf1599_FOLLETO_normal_2.pdf1.91 MB

Arabako Errioxako Kuadrillaren prestakuntza-eskaintza hirukoitza 2023

Guardia-Arabako Errioxako Koadrilak hiru prestakuntza-ikastaro antolatu ditu udazken honetarako. Langabeei eta prestakuntza hobetu nahi duten
arduneko langileei zuzenduta. Hasteko, urriaren 16an, zerbitzu anitzetako langileak prestatuko dira, elektrizitatean eta lorezaintza-lanetan arreta berezia jarriz. Bestalde, eskorga jasotzaileekin biltegian eskaerak prestatzeko eta kargak manipulatzeko ikastaro bat abiarazi berri du. Bigarren eskaintza hau azaroko lehen hamabostaldian emango da eta eskorga-gidariaren karneta lortzeko aukera emango du. Azkenik, kanpo-merkataritzaren gkudeaketan ezagutza hobetzera zuzendutako ikastaro bat proposatu du, bereziki azpimarratuz Europar Batasunean nahiz Europar Batasunetik kanpo merkataritzan lagundu behar diren plataforma eta dokumentazio espezifikoak.
Izena eman plazak agortu baino lehen!
OPERARIO SERVICIOS MULTIPLES RIOJA ALAVESA Pequeño
Enplegurako prestakuntza Pequeño Curso comercio 1 Pequeño

Astekilma 2023

Hemen da Asteklima 2023!

Lapuebla de Labarcatik, Bilarretik eta Lezatik hiru proposamen interesgarri eta dibertigarri helduko zaizkigu asteburu honetarako.

20230919_ASTEKLIMA_page-0001_1_Pequeño.jpg

Labraza, bisitaldi antzeztuak 2023

Arabako Errioxako kultur eta turismo programazioko hitzordu klasikoetako bat itzuli da. Labrazak Sapo producciones konpainiarekin egindako bisitaldi antzeztuak, harresiz inguratutako kasko txiki honetan barrena ibiliko dira, bere historia ezagutuz eta irribarrea aurpegian marraztuz. Inoiz huts egiten ez duen hitzordua. Gorde zure plaza agortu baino lehen.

Cartel Labraza2023 1 page 0001 Pequeño

2023ko Mahats-bilketa Sarien XXX. Ardo Lehiaketa deitu dute

2023ko Mahats-bilketa Sarien

XXX. Ardo Lehiaketa deitu dute

 

Arabako Errioxako Mahats-bilketaren Jaiaren antolatzaileek "Mahats-bilketa Sariak 2023" izeneko Errioxako JDKko Ardo Lehiaketaren 30. edizioa antolatu dute.

2023 Premios Vendimia EUSJaialdi ospetsu hau jai-ospakizunarekin batera sortu zen, eta 1994tik egiten da jaiarekin batera. Pandemiak festarik gabe utzi gintuen bi urteetan ere egiten jarraitu dugu ekitaldi hau. 2023 Mahats-bilketa Sarien sorreran zuten espirituari eusten diote: izendapenaren osotasunean egindako ardoen termometroa izatearena, eta hiru azpieremuetako (Arabako Errioxa, Errioxa Garaia eta Errioxa Ekialdea) upeltegiei parte hartzeko aukera ematen die.

Aurten, deialdia hamar kategoriatara zabaldu da, Mahasti Berezietatik datozen Ardo Zurietarako atal espezifiko bat sartu baita, 2020an barietate beltzekin egindako elaborazio horiek sartu ondoren. Aldaketa hori Errioxa JDKk bereizten dituen ardoen denboretara eta tipologiara egokitzeko egiten da, eta horrek eragin zuen aurreko edizioetako "Ardo Berezien" kategoriak "Ardo Handiak/Ardo Pertsonalak" izena hartzea. Aurreko edizioan ia ehunka ardo aurkeztu ziren kategoria desberdinetan banatuta, eta horien artean, Ardo Pertsonalen atalean aurkeztutako 48 laginak nabarmendu behar dira; ondoren, Urteko Ardo Beltzak eta Urteko Ardo Zuriak.

Laginen aurkeztea aurreko edizioen antzekoa izango da, eta irailaren 7ra arte egongo da zabalik. Oinarriak postaz bidali dira Errioxa JDKko upategietara.

pdfOinarri osoak3.57 MB

Iñigo San Millan izango da Arabako Errioxako Mahats-bilketaren Jaiaren pregoilaria

Gaur egun, UAE txirrindularitza-taldeko errendimendu-zuzendaria da, eta minbiziaren eta diabetesaren arloko ikertzaile medikoa Coloradoko Unibertsitatean

Irailaren 17an Navaridasen egongo da jai honen 28. edizioan

Iñigo San Millán Castrillón gasteiztarra izango da datorren irailaren 17an Navaridasen ospatuko den Arabako Errioxako Mahats-bilketaren Jaiaren pregoilaria. Ezagunagoa da Emirerri Batuetako txirrindulari taldearen errendimendu-zuzendari gisa egindako lanagatik eta urtearen zati handi batean Tadej Pogačar esloveniarraren itzala izateagatik. Minbiziaren eta IMG 9508 Pequeñodiabetesaren arloetan ikerketa-lan handia egin du Coloradoko Unibertsitatean, eta 16 urte daramatza bertan. Mikel Fernandez Navaridaseko alkateak nabarmendu duenez, "jai honetan pregoilari lanak egiten dituzten pertsonek ezagutza herritarraren profila izan ohi dute. Iñigo San Millan ikerketa zientifikoaren alde egin nahi izan dugu, Arabako Errioxarekin lotura handia baitu ".

Pregoilariaren bigarren abizena Laguardiarekin lotuta dago, herri horretan urtero igarotzen baititu oporrak uztailean, Arabako Errioxa Tourrarekin konpartituz. Izan ere, gertutik jarraitu zituen Frantziako Itzuliaren lehen bi etapak. "Harriduraz eta emozio handiz" hartu du proposamena. Oso lotuta nago Arabako Errioxako herri horiekin, eta nire familiarentzat ere albiste atsegina izan da ", zioen protagonistak. Iñigo San Millánek Real Madrileko beheko mailetan egin zituen bere kirol pitxiak, baina Vital Kutxako afizionatu mailako taldean ere aritu zen txirrindularitzan, "Estatu Batuetara Kirol Medikuntza ikastera joan nintzenean bizikleta utzi behar izan nuen". Fisiologia arloko doktoregoa Euskal Herriko Unibertsitate Publikoan egin zuen, eta Coloradora itzuli zen. UAE taldeko jabeek, duela urte batzuk, talde honetako txirrindularien prestakuntzaren zati bat bere gain hartzea proposatu zioten, bereziki Pogačar, Coloradoko ikerketetan inbertitzearen truke. Txirrindularitza tropelaren mundutxoaren barruan, proba bakoitzaren ondoren txirrindularientzako errodilloa ezartzeagatik da ezaguna. Bilbon amaitu zen etapan, Tadej Pogačar-en zain zegoen, podium gunearen atzeko errodilloan.

Musika mahasti artean 2023

 Uztailaren 8tik 16ra, Arabako Errioxara itzuliko da Mahastien arteko musika. Bi asteburu horietan, musika gure herrietako protagonista bihurtuko da, gure musika-taldeak programazioaren musica entre viñedos 2023 Pequeñoprotagonista izango baitira. Programazioaren osagarri, beste talde mucsical batzuk izango dira, edizio honetako proposamenari forma ematen dioten hamar emanaldiak osatzeko.

 

2023ko Buradon Gatzagako bisitaldi antzeztuak

Uztailaren 2an, igandea, Buradon Gatzagako Bisitaldi Antzeztuak hasiko dira beste urte batez; ekimen horrek, urtetik urtera, jende gehiago erakartzen du herri txiki honetara, kultur CARTEL SALINILLAS 2023 Pequeñoproposamen berezi honek erakarrita. Jende askok ezagutu du Gatzaga eta bere historia jarduera honi esker. Ekimenak ohiko bisita gidatuaren ezaugarriak eta hainbat eszena antzeztuak uztartzen ditu. Eszena horietan, herria eta bere istorioak ezagutarazteko helburua ahaztu gabe, ongi pasatzea eta umore ona dira protagonista nagusiak. Sapo Producciones-en ongi egiteak aukera ematen du bisita bakoitza bakarra izateko, jardunaldi bakoitzeko parte-hartzaileekiko elkarreragina dela eta. Hortik, ikusle ugarik urtez urte esperientzia errepikatzea.

 

Hitzordu honetaz gozatzeko aukera galdu nahi ez baduzu, erreserba ezazu lehenbailehen www.visitriojaalavesa.com webgunearen bitartez.

 

Helbidea

Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojaalavesa.com

CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA - ALAVESA / GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA