Skip to main content

ZIEKO



Arabako Errioxako herririk adierazgarrienetako bat ezagutu nahi al duzu?

Zatoz Ziekora. 1067. urtean bere izena aipatzen bada ere, 1583. urtera arte ez zuen herribildu titulua jaso, Felipe II.aren erregealdian. Marqués de Riscal Hotela begiz joko duzu, Frank Geryk diseinatu zuen eraikina Marqués de Riscal upeltegiarentzat. Eraikin txundigarri hori ikusi ostean, zoaz herrigune historikora. Merezi du; izan ere, Arabako Errioxako herrietako xarma guztia gordetzen du.

Arkitektura zibilari dagokionez, ondorengo eraikin armarridunak aipatzea merezi du: Ramirez de la Piscina sendiaren Jauretxea, Navarrete – Ladrón de Guevara Jauretxea (Casa de los Hierros edo Zarate Jauretxe izenez ezagunagoa da) edo udaletxea (XVIII. Mendeko eraikin arkupedun ederra).

Herribildu historikoan barrena, egikera ederreko hainbat etxe ikusteko aukera izango duzu. Eraikin erlijiosoen artean, zalantzarik gabe, aipagarriena da XVI. Mendeko San Andres Eliz-parrokia. Eraikin eklektiko horretako gauzarik deigarriena da bere bi dorre desberdinen handitasuna. Nolanahi ere, barrualdeak ere txundituko zaitu. Bertan altxor neoklasiko txiki bat ere topatuko duzu: Sarkistia berria, Justo Antonio de Olagibel arkitekto gasteiztarra izan zen obra txiki eta ezezagun horren egilea.

Turismo bulegoak eskaintzen dizu Zieko ezagutzeko aukera paregabea: bisitaldi gidatuak San Andres Elizara edota plazako Ama Birjinaren Baselizara. Turismo bulegoarekin harremanetan jarri.

Herribildutik kanpo bi eraikin nagusitzen dira: lehen aipatutako Marques de Riscal Hotela, mundu osoan ezaguna eta Frank Gehryk diseinatuta, eta Bodegas Anitonen eraikina.

Upeltegiak bisitatu nahi? Aukeran duzu bertako 17 upeltegietatik 11 bisitatzeko: Bodegas Aladro, Bodegas Bauza, Bodegas Diez-Caballero, Bodegas Luberri-Monje Amestoy, Bodegas Marqués de Riscal, Bodegas Murua, Bodegas Pago de Larrea, Bodegas Rojanda, Bodegas Valdelana, Bodegas Viña Salceda eta Bodegas Viñadores Artesanos. Nahi moduko upeltegiak hauta ditzakezu: txiki eta familiarrak, ertainak edota handiak. Horien arteko baten batek “Best of Wine Tourism” saria jaso dute. Upeltegi guztiak ezagutzeko, bisitatu ahal izan edo ez, sartu ondorengo web orrian: www.elciego.es.

Upeltegiak ezagutzeaz gain, mahastigintzarekin erlazionatutako beste hainbat gauza ere deskubritzeko aukera izango duzu: ezinbestekoa da ardoaren, mahats-alearen edo mahatsondoaren jatorria ezagutzea; horretarako “Mahati Artean – Entre Viñas” ibilbidea proposatzen dizugu. Bertako behatoki (San Vicente eta San Roque baselizetan kokatuak) eta bidexketatik Zieko eta eskualdeko parajeez gozatzeko aukera izango duzu.

Datu interesgarriak: 

Pin It

Helbidea

Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojaalavesa.com

CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA - ALAVESA / GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA