Skip to main content

BILAR


Kokapen estrategikoa du: mendixka baten gailurrean, inguruko haranak mendean hartuz. Horrek ematen dio Elvillar edo Bilarko herriari gotorleku itxura. Irudi hori indartzen du parrokia-dorre handiak, mendi-mazeletara egokitutako etxe tradizionalen lerro artetik eraikitako dorrea. Cercas Altas izendatutako kale bat badago, bere garaian herria harresiturik zegoenaren seinale.

Garai batean herriari Elvillar de Laguardia deitu zitzaion; izan ere, Guardiaren menpeko herrixketako bat zen. 1667. urtean, Carlos II.aren erret-xedapen bati esker, herribildu titulua lorturik, independentzia eskuratu zuen. XVI. Mendean lortu zuen bere goreneko aldia: Guardiaren menpeko herrixka guztien artean populatuena izan baitzen.

Monumentu guztien artean Santa Maria eliza gailentzen da, izen bereko plazaren buru dena. Udaletxearekin eta bestelako oinetxeekin batera, XVIII. Mendean ohikoa zen banaketa osatzen du. Jauretxe guztien artean Indianoren Jauregia gailentzen da; bertako fatxadan ikus dezakegu maisutasunez egindako lana, xehetasun handikoa.

Herriko erdialdetik barrena etxebizitza tradizionala ikus daiteke: umila izan arren, miresteko modukoa da, harlangaitzez eta zurez egindakoa. Herri honen antzinatea agerian uzten dute herria inguratzen duten dolmenek. Adierazgarriena Hetxizeraren dolmena da: indusketa-interes handikoa da; izan ere, egoera onean mantentzen da. Gaur egun Elvillar/Bilarrek bizi-kalitate ona eskaintzen duen herria da, azpiegitura eta zerbitzu askorekin, non ekonomiaren oinarri nagusienetakoa mahastigintza den. Kultur eskaintza zabala egiten da bertako bizilagunek sustatuta; eskaintza horretan gailentzen da Akelarrea, Jasokunde Gure Amaren eta San Rokeren omenez egindako herriko jaien hasieran ospatu ohi dena.

Datu interesgarriak:

Pin It

Helbidea

Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojaalavesa.com

CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA - ALAVESA / GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA