Skip to main content

Ongietorri berriro ere, LAIAeskola!

Hona hemen 2020-2021eko LAIAeskolaren ikasturte berria! Jarduerez josita badator gainera: hitzaldiak, tailerrak, antzerkia, kontakizunak, musika…

Ikasturte hau hasita badago ere, LAIAeskolaren aurkezpena Guardiako-Arabako Errioxako Kuadrillan urriaren 22an Oiongo Bazterra Aretoan izango duzue, Angela Nzambiren eskutik, idazle, aktibista feminista eta Afroféminas elkartekide denaren eskutik.

Horretaz gain, nahi duzuen lekutatik gozatu ahal izango duzue hitzaldi hau #LAIAbirtuala espazioan eskuratu ahal izango duzuelako.

rioja alavesa laiaeskola 2021 eu 1 page 0001Urtero bezala, Irakurle Klub Feministetan parte hartzeko aurkera izango duzue: bai euskarazkoan, bai gaztelaniazkoan: lehenengoa online izango da; bigarrena, ordea, presentziala izatekotan dago, betiere neurri bereziak erabiliz.

Honen harira, aurrez aurreko jarduera guztietan segurtasun arauak bete beharko dira: oso garrantzitsua da tentuz jokatzea eta LAIAeskolan parte hartu nahi duten guztiek babesten gaituen araudiari jarraitzea. Arabako emakumeen jabekuntzarako eta Berdintasunerako eskolan oinarrizkoa da emakumeen arteko loturak ehuntzea zein mantentzea, partekatzea, sortzea eta elkarrekin ikastea. Gure asmoa argi daukagu: Arabako Errioxan Berdintasuneranzko bidean jarrai dezagula, arduraz nahiz arretaz, baita pozez zein animoz ere.

Zatozte parte hartzera!! Zuen zain egongo gara !!

Pin It

Helbidea

Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojaalavesa.com

CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA - ALAVESA / GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA