Skip to main content

LAPUEBLA LABARKA


Ebroren ertzean, Arabako hegoaldean, kokatzen da Arabako Errioxako udalerririk txikiena: Lapuebla de Labarca.

Guardiako herribilduak zuen beharragatik sortu zen: txalupa bidezko pasabidea behar baitzuen Nafarroako Erreinuko Sonsierra eta Gaztela lotzeko. Ibilbide horrek lortu zuen Erdi Aroan errege-pasabide izendapena. Inguruan zegoen txalupa bidezko pasabiderik garrantzitsuena izan zen. XVI. Mende amaieran bertako demografia hazi zen, eta hazkunde horregatik Felipe IV.ak Guardiatik independentzia eman zion (ordura arte bertako auzoa izan baitzen Lapuebla de Labarca) eta Herribildu titulua 1631eko ekainaren 11n.

Lapuebla de Labarca da, ezbairik gabe, Arabako Errioxako herririk gazteenetariko bat. Ibaia zeharkatzeko txalupatik datorkio izena. Txalupa hori, gerora, burdin hariz egindako zubi batengatik ordezkatua izan zen. Gaur egungo zubia zementuzkoa da eta 1939. urtean eraiki zen.

Herrigune historikoan kale Nagusiak ferra itxura hartzen du, eliza ondoan irekiera duena, eta XVII. eta XVIII. Mendeetako aztarnak gordetzen dituenak.

Gure Andre Mari Jasokunderen eliza XVI. Mendeko eraikin sendo bat da, hilerri zahar baten gainean eraikia. Elizaren proiektua Juan de Astiasuk egin zuen eta arku handi bat dauka panel moduko bost balkoi dituen galeria eusteko. Desberdinak diren bi dorre ere baditu elizak. Erretaula Berpizkundekoa da, baina estilo barrokoak ere agerian daude eskultura eta erliebeetan. Irudi guztien artean nabarmentzekoak dira lehenengo zatikoak eta santutegikoak. Eskuineko paretan Assako gure Andre Mariren irudia dago, “Andra Mari” motakoa, tolesdura bertikal edo diagonalekin; XIII.aren amaieran eta XIV.aren hasieran dataturikoa.

Upeltegiak XVII eta XVIII mende bitartekoak dira eta “koba” izenez ezagunagoak dira egunerokotasunean. Herriko mendebaldeko parte garaian dagoen pentoka baten inguruan eraikita daude.

Herribilduak iragan baino etorkizun aberatsagoa du. Gaur Egun Arabako nekazal eremu dinamikoenetariko bat da. Bere ardoa da bertako sustengu ekonomikorik garrantzitsuena; modu tradizionalean lantzen da. Ardoak Errioxa Jatorrizko Deitura du eta kalitatezko mahastigintzarako ezinbestekoak diren hiru elementu bere alde ditu:

  • Mahatsa ondo heltzeko klima aproposa.
  • Lur egokia, neurriko ekoizpenarekin.
  • Kalitate goreneko barietate errioxarra: tempranilloa, herriko mahastien %80an lantzen dena.

Azken urteotan zenbait upeltegik ardo ondua egiteko apustua egin dute, urteko ardoaren lanketa albo batean utzi gabe. Urteko ardoak ematen dio Lapuebla de Labarcari horren sona handia.

Herribildua Ebroren ertzean kokatzen da, horrek eragiten ditu aberastasun ekologiko handiko hainbat mikroklima. Hori ibarbasoen ondorioa da: landaredi, hegazti, anfibio eta arrain aniztasun handiko babeslekuak.

Lapuebla de Labarcak jolasteko parke bat ere badu Ebroren bazterrean: Poveda.

Gastronomia den interesguneari dagokionez, kanpotik datozen bisitariek aukeran dute gure arbasoek sukaldatu ohi zituzten platerak dastatzeko, besteak beste, boloa, txuletak xirmendutan, patatak errioxar eran eta sartenada.

Urtean zehar egiten diren ospakizunak asko dira: San Blas, San Isidro eta San Bartolome (aipaturiko azkena herriko zaindariaren omenez abuztuaren 24an ospatzen den jaia). Azaroan, mahats-biltze garaian, Esker Onezko eguna ospatzen da. 2005etik, otsaileko bigarren larunbatean, Uztaberri Eguna edo upeltegien ate irekiko jardunaldia ospatzen da; bertan azken uztako ardoa dastatzeko aukera dago.

Herrian badaude hainbat kirol-instalazio: frontoia, igerilekua eta herribilduko ikastetxean bertan, Assa Ikastolan, dauden instalazioak.

Datu interesgarriak:

Pin It

Helbidea

Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojaalavesa.com

CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA - ALAVESA / GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA