Skip to main content

NABARIDAS


Antzinatik, Nabaridasko mugaldean egon diren lur eta zelaiak bataila eta guda askoren lekuko izan dira, guztiak lur eta zelai horien jabetza jortzeko: zeltiar eta erromatarrak, kristau eta arabiarrak, baskoi eta gaztelauak. Brontze Arotik gaur egun arte bertako biztanleek kementsu landu dituzte lur eta zelaiak bertako altxorrik preziatuena sortzeko: ardoa.

Nabaridasko bizilagunek betidanik izan dute oso lotura estua herriarekiko eta aspaldiko tradizioak bizirik mantendu dituzte: herria Guardiako errege-itzalpean jaio zenetik bi herrixkekin (Navaridas de Yuso eta Yuso), XI. Mende inguruan; Guardiako Herribildutik independentzia eskuratu zueneko garaian, Carlos II. Erregeari 1666. urtean Herribildu titulua erosi ziolako (orduan sartu zen Arabako Biltzar Nagusietako Anaiartean); gaur egun arte.

NABARMENTZEKO

  • Burdin Aroko aztarnategia (Castejon garaia)
  • Nabaridasko El Monteko artadia
  • Sortzez Garbiaren eliza
  • Santiagoko baseliza, non fideltasuna adierazten zen
  • San Juan de Ortega herriko zaindariaren baseliza eta festak (ekaina)
  • Sodupetarren jauregia
  • Iturri zaharra
  • Cerrillada festa herrikoia (abuztua)
  • Mañen festa (abendua)

Datu interesgarriak:

Pin It

Helbidea

Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojaalavesa.com

CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA - ALAVESA / GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA