Skip to main content

XVII. Ardo Lehiaketa 'Mahats-bilketa sariak' 2020

 

Arabako Errioxako Mahats-Bilketaren Festaren antolatzaileek Errioxa JDKaren ardoen “Mahats-Bilketa Sariak 2020” izeneko ardo-lehiaketaren 27. edizioa deitu dute dagoeneko.


Jaialdi ospetsu hau jai-ospakizunarekin batera sortu zen, eta jaiarekin batera garatzen ari da 1994tik. Aurtengo jaia 2021eko irailera arte atzeratu dute, baina ez aurreko edizioen antzeko ezaugarriak izango dituen ardo lehiaketa. Errioxa JDKaren ardoentzako lehiaketa irekia izaten jarraitzen du, eta bertan integratzen diren hiru azpieremuetako (Arabako Errioxa, Errioxa Garaia eta Ekialdeko Errioxa) upategiei parte hartzeko aukera ematen die.

Aurten deialdiak berrikuntza bat izango du, lehiaketan parte hartuko duten ardoen kategoriak beste mota bat gehiago, hau da, 9 izango dira. Garai berrietara eta Errioxa JDKak bereizten dituen ardo-tipologietara egokituz, oraingoan, lehiaketak mahasti berezietatik datozen ardoen kategoria berri bat barne hartzen du, Kontseilu Arautzaileak sortu berri duen "Mahasti Bereziak" kategoriara egokituz. Aldaketa horren ondorioz, aurreko edizioetako 'Ardo bereziak' kategoria 'Ardo handiak/Ardo pertsonalak' izatera pasako dira.

Laginak lehiaketaren arauen arabera aurkeztuko dira, aurreko edizioen antzera, eta epea irailaren 2ra arte egongo da zabalik.

Honekin batera doazkizu kontsultarako oinarri osoak:

pdfMahats-bilketa_sariak_EUS_20203.37 MB

Pin It

Helbidea

Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojaalavesa.com

CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA - ALAVESA / GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA