Kultura eta Gizarte Sustapena indartsu itzuliko da uda honetan

Arabako Errioxako Animazio Soziokulturaleko Zerbitzuak bere jarduerei ekingo die uda honetan ere, proposamen osasungarriak eta aisialdikoak eginez. 'Ibilaldi osasungarriak' martxan jarri PlayaBus 2020 page 0001ondoren, uztailaren lehen igandean naturaren aldeko ‘familia-ibilialdiak’ batuko dira, eta, ondoren, aire zabaleko ariketaz gozatzeko aukerek Senderismo eta Familia ibilaldiak Uztailak 5. page 0001Hondartza proposamena batuko dute, Kantauriko kostaldera joan-etorriak eginez. Horrela, astero, bestelako proposamen bat izango dugu. 

Proposamen horiei ohiko beste hitzordu batzuk gehitu behar zaizkie: udako zinema asteazken honetan, uztailaren 1ean, jarriko da martxan Oionen, eta dagoeneko hamar udalerrik egin dute bat programarekin. Guztira, 35 emanaldi aurreikusi dituzte, hasieran Oionen, Guardian, Eltziegon, Bastidan, Lapueblan, Bilarren, Villabuenan, Iekoran, Lantziegon eta Kripanen. Uztailean, jolas txokoak iritsiko dira Mañueta, Samaniego, Villabuena, Bilar eta Bastidara, familia bateragarri egitea erraztuz eta etxeko txikiei gozatzeko eta garatzeko espazio bat eskainiz.

cine Campeones Oyon Oion page 0001

Pin It

Helbidea

Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojalavesa.com

CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA - ALAVESA / GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA
Vital Fundación - Fundazioa