Skip to main content

Uztaberri egunaren bederatzigarren edizioa Lapuebla de Labarcan

Lapuebla de Labarcako Uztaberri Egunaren bederatzigarren edizioa. Julian Iantzi izan zen pregoilaria eta Mari Karmen Nájera gogoan izan zuen festak. Lapuebla de Labarcako bederatzigarren Uztaberriari hasiera eman zion telebistan aski ezaguna den den Julian Iantzik. Beste protagonistetako bat Mari Karmen Nájera izan zen, iragan udazkenean utzi gintuena eta festa honen sustatzaileetako bat. Haren ikasle batzuk, Assa Ikastolako ikasle batzuk, ondorengo bertsoa eskaini zioten

Lapuebla de Labarcako Uztaberri Egunaren bederatzigarren edizioa. Julian Iantzi izan zen pregoilaria eta Mari Karmen Nájera gogoan izan zuen festak. Lapuebla de Labarcako bederatzigarren Uztaberriari hasiera eman zion telebistan aski ezaguna den den Julian Iantzik. Beste protagonistetako bat Mari Karmen Nájera izan zen, iragan udazkenean utzi gintuena eta festa honen sustatzaileetako bat. Haren ikasle batzuk, Assa Ikastolako ikasle batzuk, ondorengo bertsoa eskaini zioten:

MARI KARMENEN OMENEZ

LH-ko ikasleek kantatutako bertsoak

Maite zenuen gure kultura
Maite zenuen euskara
Gure herriko ohituren alde
Lan itzela egin, hara,
"Ebro ertzean ere bagara!!"
Oihuka lau haizetara
Bihotz barruko sentimen hura
Egun festa handia da
Erein zenuen uzta berria
"Uztaberrin" bildu gara

Hamabost upeltegiek ateak ireki zituzten jardunaldian zehar eta bisitaldi gidatuak ere egin zituzten. Txokoak, beste behin, festa honen funtsa bihurtu ziren; bertan hainbat produktu dastatzeko aukera eman baitzen, besteak beste, urdaiazpikoa, prestatutako olibak, bertako olioa eta ozpina, erroskilak eta arropea. Lapuebla de Labarcako gastronomiari dagokionez, aipagarriena Boloa da. Bestelako ekintzak ere egon ziren: ardoa dastatzeko tailerrak, oleoterapia lantzeko tailerrak eta upelak egiteko tailerrak. “Ardo botilei kortxoa kentzea” lehiaketak, beste behin ere, ospakizun honetara gerturatu ziren pertsona askoren arreta deitu zuen.

Argazkiak “Uztaberri Eguna”

uztaberri eguna a

uztaberri eguna b

uztaberri2

uztaberri1

Pin It

Helbidea

Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojaalavesa.com

CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA - ALAVESA / GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA