Mahats bilketaren jaia
Arabako Errioxako Mahats-bilketaren Festa Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillak antolatzen du, urteko herri anfitrioiaren eta bestelako instituzioen laguntzaz. Festa honen jatorria Guardian dago, bertan egin baitzen lehenengo festa 1994. urtean. Festa irailaren erdialdean ospatu ohi da, mahats-bilketaren hasieran. Urte batetik bestera aldatuz doan festa da, alegia, urtero udalerri desberdin batean ospatzen da. Txandakatze horrekin lortu nahi dena da festa herri guztietatik pasatzea, gurera datozen bisitariek aukera izan dezaten Arabako Errioxako herri guztiak ezagutzeko.
- Visto: 1131