Skip to main content

Azaroak 25 Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Eguna.

Azaroak 25 Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Eguna da. Bastidako Udalak eta Guardia-Arabako Errioxako Berdintasun Zerbitzuak hainbat ekintza antolatu dituzte data honekin eta genero berdintasunarekin lotuta.

Azaroak 25 Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Eguna da. Bastidako Udalak eta Guardia-Arabako Errioxako Berdintasun Zerbitzuak hainbat ekintza antolatu dituzte data honekin eta genero berdintasunarekin lotuta:

AZAROAK 24, 19:00etan Kultura-Etxean “Paulina” filmaren proiekzioa eta zine-foruma. Aurretik adierazpena irakurriko dugu eta ondoren pintxo-potea izango dugu Kultura-etxean bertan.

Sinopsia:

Paulina, lan sozialetan aritzeko bere hirira bueltatzen den abokatu gazte bat da. Hiriko kanpoaldeko eremu apaletan lan egiten du, giza eskubideen defentzarako programa batean. Bere lanaldiaren bigarren astean langile talde batek erasotzen du Paulina. Aurrerantzean erabaki polemikoz jositako bide bati jarraitzen dio protagonistak.

Trailerra: https://youtu.be/fil4zkrnF98

ABENDUAK 1, 16:00-20:00, eta ABENDUAK 2, 10:00-14:00, AUTODEFENTSA FEMINISTA TAILERRA (14 urtetik gorako emakumeentzat soilik), Bastidako polikiroldegian. Izena eman azaroak 28 baino lehen Guardia-Arabako Errioxako Berdintasun Zerbitzuan: 945 600 252, berdintasuna@cuadrillariojalavesa.com e-postan edota www.laiaeskola.eus webgunean.

Ikastaro honen bidez, erasoak identifikatu ahal izango ditugu; euren jatorria aztertu, eta bortizkeriaren garapena eta ondorioak ezagutu. Emakumeei irakatsiko zaie eguneroko bizitzan pairatzen diren eraso sexistei aurre egiten, era errazean eta zailtasunik gabeko tekniken bidez.

ABENDUAK 5 18:00etan, Kultura-Etxean: LAIA Eskolaren aurkezpena, Bastidan. LAIA Eskolaren helburua da emakumeen jabekuntza edo ahalduntze prozesuetan laguntzea, haien parte hartze sozio-politikoa indartzeko tresna eta dinamiken bitartez, eta, aldi berean, emakumeekin eta gizonekin lan egitea, guztiekin, berdintasunaren alde. Parte hartzeko espazio bat izango da, berdintasunaren aldekoa, batez ere, elkarrekin biltzeko.

VariasActividadesLabastida baja 001

Helbidea

Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojaalavesa.com

CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA - ALAVESA / GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA