Skip to main content

Irakurle klub feminista “ORDU BIOLETA”

Feminismoaren kolorea bioleta da, eta ordu bioleta, berriz,  iluntzearen ordua. Ordu horretan, eguna eta gaua elkar besarkatzen diren unean, emakumeen talde bat elkartuko gara aldez aurretik irakurritako liburu bati buruzko iritziak trukatzeko.

Feminismoaren kolorea bioleta da, eta ordu bioleta, berriz, iluntzearen ordua. Ordu horretan, eguna eta gaua elkar besarkatzen diren unean, emakumeen talde bat elkartuko gara aldez aurretik irakurritako liburu bati buruzko iritziak trukatzeko. Emakumeen kontzientzia kolektiboan sakontzeko aukera emango diguten nobelak, saiakerak, iritziak deskubrituko ditugu. Testu hauek modu pertsonalean eta intimoan irakurriz ikastean datza, baina baita gure hasierako inpresioa besteen ekarpenekin osatzean ere. Halaber, feminismoaren gaineko prestakuntza ere jasoko dugu, eta feminismoak gure bizitzak aberasteko moduak ikusiko ditugu.

Lehen saioa irailaren 21ean izango da, arratsaldeko 18:00etan, Lantziegoko Gizarte-etxean.

Eta hurrengo saioak hileko 3. ostegunean otsailera arte, hainbat herritan txandaka, izena ematen duten emakumeak nongoak diren. Izen-ematea irekita plazak bete arte!

club de Lectura Rioja

Helbidea

Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojaalavesa.com

CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA - ALAVESA / GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA