Skip to main content

BERASALUZE ETA MENDIZABAL III.AK BISITA EGINGO DIETE ARABAKO ERRIOXAKO IKASLEEI

BERASALUZE ETA MENDIZABAL III.AK BISITA EGINGO DIETE ARABAKO ERRIOXAKO IKASLEEI

Bisita hau euskara eta pilotaren sustapen proiektuaren baitan kokatzen da

Arabako Errioxako Esukara Zerbitzua eta Arabako Pilota Federazioa elkarlanean aritu dira pilota sustatzeko eskualdeko Lehen Hezkuntzako ikasleen artean. Pilota entrenamenduetan euskara erabili ohi denez gero, bat egiten du eskualdeko zerbitzuaren helburuetako batekin: eskolaz kanpoko eremuan euskararen erabilera areagotzea. 

Gaztetxoak bertako pilota eskoletan izena ematera anima daitezen ikasgeletan euskal kirol hau ezagutu dute, bere hiztegi berezia eta bere historia. Ikasgelan egindako lanari jarraipena emateko, aste honetan Lehen Hezkuntzako ikasleek Berasaluze VIII. eta Mendizabal III.aren. Urriaren 4an eta 5ean ikasleek beraiekin hitz egin ahal izango dute, galdera ezberdinak egin, argazkiak atera oroigarri gisa eta pilotariekin frontoian jolastu.

3. edizio honetan Bastidako Eskolan eta Ikastolan, Lapueblako Assa Ikastolan, Guardiako Victor Tapia Eskolan eta, Oiongo San Bizente Ikastolan eta Ramiro de Maeztu Eskolan bururtuko da programa.

Egun, Bastida, Guardian, Lapueblan, Iekoran eta Oionen ditugu pilota eskolak. Bertan umeek entrenatzen dute, eskualdeko eskoletako lagunarteko topaketetan parte hartu eta Arabako txapelketetan jokatzeko aukera daukate. 

Helbidea

Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojaalavesa.com

CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA - ALAVESA / GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA