Skip to main content

Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillak X. legegintzaldiari eman dio hasiera

Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillak X. legegintzaldiari eman dio hasiera

Joseba Fernández Callejarekin instituzioko presidente gisa

Kripango Joseba Fernández Calleja izendatu dute Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillako presidente gisa eta presidenteorde, Ziekoko Angel Cornes Lozano.

Urriaren 7an, asteazkena, 20:00etan osatu zen Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillako Batzorde berria, Pedro Elosegi Arabako Biltzar Nagusietako presidenteak gidatutako saioan.

 

Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillak X. legegintzaldiari eman dio hasiera

Joseba Fernández Callejarekin instituzioko presidente gisa

Kripango Joseba Fernández Calleja izendatu dute Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillako presidente gisa eta presidenteorde, Ziekoko Angel Cornes Lozano.

Urriaren 7an, asteazkena, 20:00etan osatu zen Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillako Batzorde berria, Pedro Elosegi Arabako Biltzar Nagusietako presidenteak gidatutako saioan. Udalek izendatutako biltzarkideak deitu eta kargu berriez jabetu ziren, eta horren ostean zuzendaritza atalen hautaketa iritsi zen.

Bozketan jadanik Kuadrillako presidentea den Kripango Joseba Fernándezek bertaratutako 26 biltzarkideen arteko hamabi bozka jaso zituen. Ziekoko Angel Cornesen hautagaitza zazpi bozkek babestu zuten. Gainontzeko ordezkariek txurian eman zuten botoa; hortaz, Ziekoko zinegotzia presidenteorde izendatu zuten.

Kargu berrietan behin ofizialki izendatuta, presidente berria batzarkideei zuzendu zitzaien eskualdearen eta haren beharren zerbitzura jartzeko. Joseba Fernándezek hitzaldi laburra egin zuen, baina argi utzi zuen karguaren jabe egiten dela “gogoz behar den lana egiteko”. Era berean, guztiekin hitz egiteko prest agertu zen unean uneko gaiei heltzeko eta sor daitezkeen arazoei aurre egiteko; izan ere, “nire lan-filosofiak bere gain hartzen du okerrak zuzentzea”. Modu horretan gonbidatu zituen biltzarkideak “inork uste badu zerbaitetan okertu naizela, datorrela niregana egoera hori zuzentzeko, adostasun batera iritsi gaitezke hobetzeko”.

 

 

 

Helbidea

Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojaalavesa.com

CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA - ALAVESA / GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA