Skip to main content

Arabako Errioxa ezagutzerak....Saria du

Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillak, udalekin lankidetzan, gure eskualdeko turismoa sustatzeko kanpaina berri bat aurkeztu du. "Arabako Errioxa ezagutzeak... saria du/Conocer Rioja Alavesa... tiene premio" lemapean pasaporte antzeko bat atera dute. Bertan Arabako Errioxako bisitariek hainbat establezimendu eta zerbitzu turistikotako zigiluak lortu behar dituzte hileroko sari-zozketeta batean parte hartzeko.

selloGure turistek herri eta baliabide guztiak bisitatu ditzaten sustatzea da helburua; beraz, gutxienez eskualdeko 3 herritan kokatutako establezimenduak bisitatu beharko dituzte. Bisitatu beharreko establezimenduak lau motatakoak izan daitezke: ostatuak, jatetxeak, upategiak eta, dendak, tabernak, bista gidatuak eta bestelako baliabideak biltzen dituen laugarren mota bat.

Kanpaina uztailean jarriko da martxan eta urte amaierara arte luzatuko da. Hilero egingo da parte hartzen duten udalerriek emango dituzten sarien zozketa. Produktu edo zerbitzu sortak izango dira Arabako Errioxako udalerrietan, eta honako hauek izan daitezke: egonaldiak, otorduak, upategietara bisitak edo Arabako Errioxako ardoa. Horiei guztiei esker, sarituek Arabako Errioxako udalerrien ezagutza eta gozamena areagotu ahal izango dute.

Zalantzak argitzeko eta kontsultak egiteko, WhatsApp 659 462 631 bat prestatu dugu, baita email bat ere: conoceriojaalavesa@gmail.com Horien bidez, jasotzen den gai bakoitzari erantzun egokia emango diogu egunero.

Deskargatu pdfhemen 1.86 MB zure pasaportea. 

Helbidea

Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojaalavesa.com

CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA - ALAVESA / GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA