Skip to main content

ARABA MARKET sortu da, landa-eremuko negozioen erakusleiho birtuala.

GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLAN NEGOZIO BAT BADUZU, ERAKUSLEIHO BAT IZAN DEZAKEZU, GUZTIZ DOAKOA, EZAGUTZERA EMATEKO, SUSTATZEKO ETA ZURE SALMENTAK HANDITZEKO.

 Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillatik jakinarazi nahi dizuegu ARABA MARKET izeneko ERAKUSLEIHO-PLATAFORMA jarriko dugula martxan.

 CARTEL ARABA MARKET eusk OK page 0001Arabako Foru Aldundiko Garapen Ekonomikoko eta Erronka demografikoko Sailak Arabako Kuadrillekin batera garatutako plataforma digitala da. Zure negozioa sustatzeko, Interneten ikusgarritasun handiagoa izateko eta zure salmentak handitzeko aukerak emateko aukera emango dizun baliabidea.

 Plataforma hau jendeak gure eskualdeko eta Arabako gainerako landa-eskualdeetako produktu eta zerbitzu guztiak ezagutu eta eskuratu ahal izateko pentsatuta dago. Beraz, Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillako establezimendu profesional eta negozio txiki guztiek eman dezakezue izena plataforman.

 Gure ustez, interesgarria da izena emanda egotea; izan ere, Interneten doako erakusleiho bat izango zenuke, eta bertan, zuk nahi duzun informazioa duen orrialde pertsonalizatua izango duzu, 

 Plataforman izena emateko kanpaina irekita dago, eta www.arabamarket.eus web-orriaren bidez eman dezakezu izena, ARABA MARKET-en “EMAN IZENA” erlaitzean klik eginez eta formularioko datuak betez. Garrantzitsua da aldez aurretik igo nahi dituzun zure argazkiak, zure negozioarenak, bideoak eta abar prest izatea,. Inprimakiaren ezkerraldean, alta eman zaien establezimendu batzuen "adibideak" dituzu, eta erakusleiho-plataforman nola agertzen diren ikus dezakezu. Izena emateko prozesuan zalantzarik izanez gero, 945217210 telefonora dei dezakezu eta edozein arazo konponduko dizute.

 Bestalde, erakusleiho-plataformaren merkaturatzea aprobetxatuz eta bere sustapenerako, Arabako Foru Aldundiak deskontu-bono kanpaina bat jarriko du abian ARABA MARKETera atxikitako establezimendu jakin batzuetan (dendak oro har, tabernak, jatetxeak, gida turistikoak, farmaziak, estankoak, liburu-dendak, ile-apaindegiak, osasun-arloko profesionalak, artisauak, etab.) kontsumoa sustatzeko. Eta, www.arabamarket.eus webgunean BONO ARABA MARKET erlaitzean sakatuta, bonu-kanpaina horri buruzko informazio zehatza (noiz eta nola garatuko den, zein establezimenduk parte har dezaketen...) jasotzen da. Kanpaina honetan parte hartu nahi duten establezimenduek programa honi atxikitzea eskatu behar duzue formulario elektronikoan, ARABA MARKET plataforman alta ematen duzuenean.

Bonu kanpainari atxikitzeko epea ekainaren 15era artekoa da.

Helbidea

Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojaalavesa.com

CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA - ALAVESA / GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA