Skip to main content

Arabar Errioxako Korrika, heldu eta nagusitu

Martxoaren 23an ospatu zen Arabar Errioxako Korrikak euskara bihurtu zuen protagonista gure eskualdean. Egitasmo hau sortu zen Korrika ofizialak Arabako Errioxa ibilbidetik kanpo utzi zuelako. Egitasmo honen arrakastan zeresan handia izan du antolakuntzak, baita larunbatean parte hartu zuten 2000 lagun baino gehiagok ere.

Arabar Errioxako Korrika arrakastatsua izan zen. Arabako Errioxako herri guztiak eta Viana batu zituen egitasmo honetan 2000 korrikalarik baino gehiagok parte hartu zuten. Ibilbideko mugetatik, Vianatik eta Bastidatik, abiatu ziren Arabar Errioxako Korrikako bi zutabeak: bata goizeko hamarrak iguru eta bestea hamabiak inguru. Bi zutabeak bat egin zuten Guardian arratsaldeko laurak inguru, elkarrekin azken txanpa egiteko: Guardiako herria, Lapuebla de Labarca eta Zieko. Guztira, 150 pertsonak baino gehiagok parte hartu zuten lekukoak Viana eta Bastidatik irten eta helmugaraino eramateko: herriz herri, eskuz esku.

Euskararen aldeko ibililbideari amaiera eman zitzaion manifestuaren irakurketarekin. Horrek eman zion Ziekon antolatu zen festari hasiera. Txikienek indarrak berreskuratu bitartean, gazte eta helduek aukera izan zuten bertako folklore, herri kirol eta musikaz gozatzeko: Arabako Errioxako bertso eskolako Txandriotarren bertsoak, Ziekoko dantzariak, Lantziegoko Trikitilariak, Carlos Atxa eta Tigre de Salinas aizkolariak, Arabako Federazioko harrijasotzaileak, Donostia eta Pasaiako Punta Ara2 musika taldea eta Iekorako En Tol Sarmiento taldea.

pdfmanifestua

Pin It

korrika

Helbidea

Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojaalavesa.com

CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA - ALAVESA / GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA