Skip to main content

IBILALDI OSASUNGARRIAK ARABAKO ERRIOXAN ZEHAR

Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillako Gizartea eta Kultura Sustatzeko Zerbitzuak jarduerak antolatzeari heldu dio berriz ere, eta Arabako Errioxan ibilbide zirkular bat egiteko proposamenarekin dator. Zehazki, Moredan hasi eta amaituko den 16 kilometroko ibilbidean, partehartzailleak Barriobustora eta Labrazara hurbilduko dira, udaberriko paisaia bitxi bat deskubritzeko; izan ere, terrazetako laborantzak mahastia eta olibadia konbinatzen ditu. paseo saludable moreda euskHalaber, interes bereziko baso-eremua den Dueñaseko pinudiaz gozatzeko aukera egongo da.

Ibilaldia igande honetan, ekainaren 14an, izango da. Irteera, Moreda plazatik, 09:30etik 10:00etara izango da, pixkanaka, talde txikitan. Horrela, ibilbideko lehen zatian jende-pilaketak gertatzea saihestu nahi da. Ibilaldiaren nondik norakoak antolakuntzak zehaztuta daude, arazorik gabeko jarraipena egin ahal izateko mapa bat emango zaie parte-hartzaileei, behar besteko argibideekin.

Jarduera honetan parte hartzeko ez dago aldez aurretik izena eman beharrik, eta ez du inolako kosturik. Igandean Moredako plazara hurbildu eta Arabako Errioxako paisaiaz gozatu besterik ez da egin behar.

Helbidea

Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojaalavesa.com

CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA - ALAVESA / GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA