Bizidendak bonuak. Tokiko merkataritzari laguntzea
BIZIdendak bonuak
Vital Fundazioak BIZIdendak kanpaina jarri du martxan tokiko merkataritza suspertzen laguntzeko. Arabako berrehun establezimendu baino gehiago apuntatu dira, horien artean Arabako Errioxako 15 establezimendu (Laguardian eta Ziekon).
Kanpaina honen bidez, 40 edo 20 euroko bonuak eros ditzakegu, eroslearentzat kostu txikiagoarekin. Hobariaren kostua Vital Fundazioak hartzen du bere gain.
Gure eskualdean negozio bat baduzu eta ekimen honekin bat egin nahi baduzu, garaiz zaude alta emateko. Sartu Vital Fundazioaren webgunean eta informa zaitez.
Ez ezazu aukera galdu eta egin ezazu zure bonoa 30 edo 15 euroren truke gogokoen duzun establezimendurako, ekainaren 1era arte duzu webgunean eskuratzeko https://bizidendak.fundacionvital.eus/eu/
Orain arte, honako establezimendu hauek atxiki zaizkio kanpainari:
BODEGAS JAVIER SAN PEDRO ORTEGA
EL DESVAN DE LAS NENAS
ENTREVIÑAS Y OLIVOS
HOSPEDERIA DE LOS PARAJES
JAIME BAÑEROS PELUQUEROS
JUEGODETIQUETAS
MALKOSIO
M35
OSTATU
PELUQUERIA AZUCENA
RESTAURANTE AMELIBIA
RESTAURANTE HECTOR ORIBE
RESTAURANTE LA HUERTA VIEJA
RESTAURANTE MARTIN CENDOYA
VILLA-LUCÍA ASADOR-RESTAURANTE
VILLA-LUCÍA WINE BAR
Bonuak 2020ko abendura arte trukatu daitezke.