Skip to main content

KIROL UDALEKUAK ARABAKO ERRIOXAN

Udarekin batera kirol lehiaketen amaiera dator. Ez, ordea, gehien atsegin duzun kirolaz gozatzeko gogoarena. Aurtengo Arabako Errioxako eskaintza hirukoitza da; izan ere, hiru dira eskaintzen dizkizugun proposamenak: bi futbol-campus eta pilota udaleku bat. 

 

KIROL UDALEKUAK ARABAKO ERRIOXAN

Udarekin batera kirol lehiaketen amaiera dator. Ez, ordea, gehien atsegin duzun kirolaz gozatzeko gogoarena. Aurtengo Arabako Errioxako eskaintza hirukoitza da; izan ere, hiru dira eskaintzen dizkizugun proposamenak: bi futbol-campus eta pilota udaleku bat.

Pilota udalekua Oionen egingo da ekainaren 22tik 28ra bitartean. Udalekuaren egoitza nagusia San Bizente Ikastola izango da. Bertan parte hartuko dute 1997-2006 urte bitartean jaiotako pilotariak, bi txandatan banatuta. 22Tik 25era aurre benjamin, benjamin eta kimuentzako txanda izango da. 25Etik 28ra haur eta kadeteena.

Izen-ematea irekita egongo da ekainaren 3a arte.

Informazio gehiago: pdfpilota udaleku

 

 


 

 

 

Bigarren eskaintza Oionen ospatuko da ere bai, bertan Comillas Campusaren II. Edizioa ospatuko baita (CFSociedad Deportiva Oyonesa). 2001 eta 2007 urte bitartean jaiotako gazteeik zuzendua dago. Campus horretan Oiongo kirol-azpiegiturak erabiliko dira, baita Vianako ur-parkea ere bai (uztailaren 24 eta 28an).

 

Izen-ematea irekita dago ekainaren 7a arte.

 

Informazio gehiago:  pdfoiongo campus


 

Hirugarren eskaintza Luzerna Arabako Errioxako Futbol Klubaren eskutik dator. Oscar de Marcos – Arabako Errioxako Futbol-campusaren II. Edizioa da.

Azken kasu horretan ekintzak uztailaren 1etik 6ra bitartean garatuko dira. Plaza kopurua mugatua da eta izen-ematea irekita dago.

Ondorengo telefonora deituz izena eman dezakezu: 945 600096

Baita ondorengo e-postara mezu bat bidaliz: ralcf@hotmail.com

 

Pin It

Oyón, deportes, Laguardia, Fútbol, Pelota

  • Visto: 1285

Direccion

Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojaalavesa.com

CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA - ALAVESA / GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA