Kartel lehiaketa2026- Arabako Errioxako Mahats-Bilketaren Festa
Arabako Errioxako Kuadrillak eta Arabako Errioxako Mahats-bilketaren Festaren batzorde antolatzaileak Arabako Errioxako XXXI. mahats-bilketaren festarako kartel-lehiaketa deitu dute.
Aurten, lehiaketak diru gehiago emango dio sariari: 1.000 euro, lan irabazlearentzat; 200 euroko "VisitRioja Alavesa" bonua, ardo-sorta bat.
Lehiaketa honen deialdiak urtero irekitzen du ospakizun honen hasiera, eta irailean jaiarekin berarekin amaitzen da. Hurrengo ekitaldia Kripanen izango da, irailaren 13an. Lehiaketari dagokionez, aurreko edizioetako zehaztapen teknikoei eusten die, eta formatu digitalaren aldeko apustua egiten jarraitzen du lanak entregatzeko, iaz harrera ona izan baitzuen.
Aldaketa horri esker, parte-hartzaileek ez dute inprimatze- eta garraio gasturik ordaindu beharko. Izan ere, kartelaren proposamena eta behar den dokumentazioa modu telematikoan bidali behar dituzte Arabako Errioxako Kuadrillaren egoitza elektronikoaren bidez
Lanak aurkezteko epea maiatzaren 25era arte egongo da zabalik.
Ikusi oinarriak osorik:
oinarriak osorik
