Oscar de Marcos, 2025eko Mahats-bilketaren Festaren pregoilaria
Lezak, Arabako Errioxako XXX. Mahats-bilketaren Festaren herri anfitrioiak, Oscar de Marcos aukeratu du pregoilari gisa. Jokalari ohiak, Laguardiakoa jaiotzez, “ilusio eta errespetu handiz” jaso du enkargua: “Harro nago niregan pentsatu dutelako”.
Kirolariakk harriduraz jaso zuen proposamena hasieran: “Ez nuen espero, aurten jaia Lezan izango baita eta ez nire herrian. Nire inguruan, lagunartean, familia guztiek dute nolabait ardoaren munduarekin lotura. Horregatik, oso gertutik ezagutzen dut bizi duten errealitatea eta eguneroko lana zer suposatzen duen, are gehiago bizi ditugun garai zail hauetan”, aitortu zuen futbolariak.
Lezako udal-arduradunek argi izan zuten, bere kirol ibilbidearen amaiera iragarri bezain pronto, Oscar de Marcos izan zitekeela ETS taldeko kideei lekukoa hartzeko, pregoilari aproposa. “Beti mantendu du bere herriarekin eta jatorriekin lotura estua, eta Laguardia eta Arabako Errioxa bere ibilbide profesionalak dizkion txoko guztietara eraman ditu”, azaldu zuen Ignacio Gallo alkateak.
Bestalde, Athletic Club-eko zaleen ikur bihurtutako futbolariak aitortu du ez duela inoiz jai honetan parte hartzeko aukerarik izan, bere kirol ibilbideak ez baitzion uzten, baina asko entzun duela haren inguruan. Aurten, festari buruzko aipamenak, bere esperientziarekin osatu ahal izatea espero du.
Oscarrek beti izan du jarrera diskretua zelaitik kanpo. Ez da protagonismoen zale, baina erretiratu denetik arreta bereganatu du, bai klubak eta zaleen peñek antolatutako ekitaldiengatik, bai bere herriak antolatutakoengatik. Eskualdeko festarekin lotuta, bigarren aldiz izango da protagonista: enkargua onartu ondoren eta hitzordua pentsatuz, urte batzuk lehenago, ume bat zela, bere herria Laguardia ordezkatu duela oroitu du, 1998ko Bastidako festan.
