2025eko Mahats-bilketa Sariak uztailera aurreratuko dira
Errioxa JDKa.ko XXXII. Ardo Lehiaketa
Arabako Errioxako Mahats-bilketaren Jaiaren antolatzaileek Errioxa Jatorri Deitura duten Ardoen Lehiaketaren 32. edizioa deitu dute, 2025eko Mahats-bilketa Sariak.
Aurten, lehiaketa uztailera aurreratuko da, bere kalitatea eta berezitasuna indartzeko helburuarekin. Horregatik, laginak aurkezteko epea ireki da, eta uztailaren 1era arte egongo da zabalik. Aurrerapen horri esker, saritutako urteko ardoak egoerarik onenean gozatzeko egongo dira, eta, gainera, saihestu egingo da irailean, mahats-bilketaren hasieran, Nekazaritza Ministerioak bermatutakoa eta lehiaketa bakarra den honi garrantzia kentzea.
1994an sortua, lehiaketa ospetsu hau historikoki Arabako Errioxako Mahats-bilketaren Jaiari lotuta egon da. 2025eko Mahats-bilketa Sariek jatorrizko izpirituari eusten diote: Errioxa Deitura osoan egindako ardoen kalitatearen termometro bat izatea, J.D.Ka.ko nahi duten upategien parte-hartzearekin. Izan ere, hiru azpieremuak (Arabako Errioxa, Errioxa Garaia eta Ekialdeko Errioxa) lehiatzen diren hitzordu bakarra da.
Dastatze-sistemak eta parte hartzeko arauek aurreko edizioetako ildoari jarraituko diote. Oraingo honetan, lehiaketak bederatzi kategoria izango ditu: bost ardo beltzena, hiru ardo zuriena eta bat gorriena.
Errioxa J.D.Ka.ko upategi guztietara postaz bidali diren lehiaketaren oinarrien arabera egin beharko da laginen aurkezpena. Hemen ere kontsulta ditzakezu:
Oinarriak.pdf7.71 MB
