Skip to main content

Maiatzaren 17a – LGTBIQ+fobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Gaur, maiatzaren 17a, LGTBIQ+fobiaren aurkako Nazioarteko Eguna da. Gure gizarteak aurrerapausoak eman ditu pertsona guztiei eskubide berberak ematen dizkieten legeak ezartzeko. Aurrerapen horiek gorabehera, LGTBIQ+ pertsona askok oraindik ere diskriminazioa, bazterketa eta indarkeria pairatzen dituzte. Azkenaldian, espazio publikoetan, bai hirietan zein landa-eremuetan, LGTBIQ+ pertsonen aurkako eraso fisikoak ugaritzen ari dira. Honek erakusten du aniztasun sexuala eta genero-aniztasuna askatasunez bizitzeko eta adierazteko eskubidea oraindik ez dela erabatekoa.

Horregatik, gaur nabarmendu nahi dugu gizarte anitz eta errespetutsu batean bizitzearen balioa, uste baitugu gure gizartearen aniztasuna errespetatua izan behar dela eta aberastasun-iturri gisa ulertua. Aniztasuna zaindu, sustatu eta babestu beharreko balioa da.

Gaur, eta egunero bezala, pertsona guztien eskubideak defendatzeko eta diskriminazioa jasaten dutenen babesa bermatzeko gure konpromisoa berresten dugu.

Arabako Errioxako Kuadrillak LGTBIQ+fobiaren aurka edozein motatako diskriminazio, bazterketa edo indarkeria-adierazpenen aurka gaudela adierazten dugu, aniztasun sexualaren edo genero-aniztasunaren ondorioz izan.
LGTBIQ+fobiarik gabeko gizarte baten alde lanean jarraitzen dugu.

pdf2025-17-MAYO-LGTBIfobia-eus-.pdf

Helbidea

Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojaalavesa.com

CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA - ALAVESA / GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA