Kartel lehiaketa- 2025 Mahats-bilketaren jaia
Arabako Errioxako Kuadrillak eta Arabako Errioxako Mahats-bilketaren Jaiaren batzorde antolatzaileak lehen urratsa eman dute Arabako Errioxako XXX. Mahats-bilketaren Festarako, iragartzeko kartelaren lehiaketarako.
Ekitaldi honen hurrengo ospakizuna Lezan izango da irailaren 14ean. Lehiaketaren oinarriak eguneratu egin dira. Nobedade nagusia da lanak modu digitalean aurkeztuko direla. Gainerako ezaugarriak aurreko edizioen antzekoak dira. Lehiaketak 600 €-ko sari bakarra ematen dio lan irabazleari, eta gure jaia iragartzen duen irudia izango da.
Lanak aurkezteko epea maiatzaren 20ra arte egongo da zabalik.