Skip to main content

Ibilbide berdeak Mendialdetik Arabako Errioxara

Arabako Errioxako eta Arabako Mendialdeko Kuadrillek mendi ibilbide bat antolatu dute urriaren 13rako, igandea, Urizaharratik Bastidaraino.

  • 09:00etan autobus batek izena eman duten pertsonak Bastidan hartuko ditu eta Urizaharreko irteeraraino eramango ditu. Bertatik hasiko baita Bastidarainoko ibilbidea, Toloño mendilerroa zeharkatuz.

Tintacora Cuadrilla Rioja Alavesa Ruta penacerrada labastida 2024 REDES PequeñoArabako Errioxako Kuadrillak, Arabako Mendialdekoarekin batera eta Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza, Turismo eta Foru Administrazio Sailaren laguntzarekin, Urizaharratik Bastidarako oinezko ibilbidea antolatu du urriaren 13 iganderako. 09:00etan Bastidatik, izena eman duten pertsonak hartu eta Urizaharrako irteeraraino eramango ditu autobusez. Handik hasiko da ibilbidea, gidariarekin eta laguntzarekin.

 16 kilometroko ibilbideak zailtasun maila ertaina du eta hiru ordu eta erdi inguru iraungo du. Partehartzaile kopuru mugatua da eta izena emateko epea urriaren 10era arte egongo da zabalik. Informaziorako telefonoa 945 600 252.

 Bi kuadrillek sustatzen duten "Ibilbide berdeak" programaren barruan dago ekimen hau, naturan kirola sustatzeko, parte-hartzaileei ingurune naturalak erakusteko eta errespetua eta jasangarritasuna sustatzeko asmoz burutua. Ibilbidea amaitzean, parte-hartzaileek Bastidako udalerria ezagutu eta bertako ardoak dastatu ahal izango dituzte. Jardunaldi hau bi kuadrillen artean Toloño mendilerroko hainbat pasabideak zeharkatuz egiten ari direnetako beste bat da, bisitariek inguruko bi eskualdeetako herriak ezagutzeko aukera izan dezaten.

 Martxaren hasiera Urizaharra izango da, 09:45ean, parte-hartzaileak Bastidatik iritsi ondoren. Ibilaldia adin nagusikoei, adingabeei, zuzenduta dago, federazio-lizentzia izan ala ez. Gehienez 200 pertsonak parte hartu ahal izango dute, izena eman duten hurrenkeraren arabera.

 Izena aurrez emateko formularioa eta ibilaldiaren araudia hemen ( Izena eman eta arautegi )  egongo dira eskuragarri. Izena (online) aurrez emateko epea irailaren 25ean hasi eta 2024ko urriaren 10ean amaituko da. Antolatzaileek, izena behar bezala eman eta ibilbidea egiten duten partehartzaileentzako istripu-asegurua kontratatuko dute.

Helbidea

Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojaalavesa.com

CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA - ALAVESA / GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA