Skip to main content

Arabako Errioxan aisialdi-jarduerak 2024-2025

Animazio Soziokulturaleko Zerbitzuak udazken-negua gure agenda aktibatuz hastea proposatzen digu. Arabako Errioxako hamabost herritan egingo diren aisialdi-ikastaroen askotariko proposamena egin du. Guztira, berrogeita hamar bat proposamen ditugu aukeratzeko. Aurten ere, eskaintza gehiena osatzen duten mantentze fisikoarekin lotutako jarduerak Arabako Errioxan aisialdi jarduerak 2024 2025 Pequeñonabarmentzen dira. Kirol proposamenen artean barietate zabala aurkitzen dugu: leunenetatik hasi (adinekoentzako gimnasia, yoga edo pilates) eta bizienetara edo musikaletara, hala nola Kangoo, fitness, euskal dantzak edo freestyler.

Ariketa fisikotik aldentzen diren proposamenen artean, barietate ugari ditugu: zura zizelkatzeko tailer beteranoa, sukaldaritza, josketa, kakorratza, pintura, poesia edo korua.

Ikastaroak urrian jarriko dira martxan, interesdunek animatzaile soziokulturalaren bidez eman behar dute izena, telefonoz 945 600252 telefonora deituz edo claguardia.aitor@ayto.araba.eus helbidera mezu bat bidaliz.
Hemen duzue jardueren proposamen osoa, ordutegi eta udalerriekin.

pdfArabako_Errioxan_aisialdi-jarduerak_2024-2025.pdf

Helbidea

Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojaalavesa.com

CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA - ALAVESA / GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA