Skip to main content

Ondare Ibilbideak - Udazkena 2024

Udazkenarekin batera, "Arabako Errioxan- Ondare ibilbideak" programa itzuliko da. Irailaren 14tik azaroaren 30era bitartean gure eskualdeko zortzi herri txikitako ondare bitxiak ezagutzeko aukera izango dugu sei ibilbide ezberdinetan. Beste behin ere, Arabako Errioxako Kuadrillak Alava Medieval taldearekin egin du bat bisitariek iturri zaharrak eta neoklasikoak, parrokia-elizak, dolmenak, harresiak, jauregiak eta bestelakoak  ikusiko dituzten txangoak antolatzeko.

Tintacora Cuadrilla de Laguardia Rioja Alavesa Rutas Patrimoniales otoño 2024 v1 page 0001 PequeñoEta, aurrekoan bezala, doako bisitak izango dira interesa duten guztiek goza ditzaten. Horretarako, baina, aldez aurretik eman behar da izena  https://visitriojaalavesa.com/experiencias/webgunearen bidez.

Izena emateko beste aukerak telefonoz 945 600252 zenbakian, edota WhastsApp-ez 659462631 zenbakian.

Ibilaldi guztietako hasiera ordua goizeko11etan izango da.

Helbidea

Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojaalavesa.com

CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA - ALAVESA / GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA