Labrazak bere historia kontatuko digu berriro udazkenean
Irailaren 22an jarriko da abian Labrazako Bisita Antzeztuen programa. Ekimen hori, 2008tik, urtero jartzen du abian Arabako Errioxako Kuadrillak, harresiz inguratutako hiribildu txiki hori ezagutzera emateko. Altxor txiki hori gure eskualdearentzat da, eta urtero bisita-kopuru handia jasotzen du, proposamen berezi horrek erakarrita, bertako txoko eta histoirak modu dibertigarrian eta familientzako bereziki egokian ezagutzeko.
Esperientzia oraindik bizi izan ez baduzu, erreserbatu hitzordua plazak agortu aurretik.
Erreserbak:
945 600845 (Laguardiako Turismo-bulegoa)
