Skip to main content

Albisteak

 

Energia-komunitateak sustatzeko bulegoa.

Foru Aldundiak Eraldaketa Komunitarioko Bulegoa (EKB) sortu du, lurraldean energia-komunitateak sustatzeko. Bulego hori ibiltaria eta txandakakoa izango da, eta Arabako Errioxako Koadrilako hainbat udalerritan egongo da. Dagoeneko martxan jarri dute, eta ostiral honetan Arabako Errioxako Kuadrillaren egoitzan izango dira, Guardian.

LAGUARDIA MARTXOAK 14 MARZO Rioja AlavesaEKBk prestakuntza eta zabalkunde zerbitzua eskaintzen dut; horretarako, komunitate energetikoak nola eratu eta haien funtzionamendua zein den jorratuko duten ikastaroak, sentsibilizazio jardunaldiak edo tailerrak antolatzen ditu.

Eskainiko den beste funtzioetako bat da laguntza teknikoa ematea autokontsumo energetikoarekin lotutako proiektu horiek dinamizatzeko eta ahalduntzeko.

Leihatila bakar gisa funtzionatuko du, eta honako hauei buruzko informazio eguneratua emango du, besteak beste: energia komunitarioko proiektuak abian jartzeko modua; komunitate energetiko batek egin ditzakeen jarduera motak; komunitatearen gobernantza, sustapena eta garapena; forma juridikoak, bideragarritasun azterlanak, finantzaketa eta laguntzak.

 

Arabako Errioxako oliba olioaren XII. jaia 2025

Martxoaren 15 eta 16ko asteburuan Oion eta Moreda Arabako olioaren hiriburu bihurtuko dira. Bi herriek eskualdeko olioaren XII. jaia antolatzen dute, eta hainbat ekitaldi antolatzen dituzte: dastatzeak, olio-errotetara bisitak, tailerrak, azoka, dastatzeak...
Cartel Fiesta aceite 2025 Página 2Dena prest kalitate oneneko tokiko produktua ezagutarazteko
Cartel Fiesta aceite 2025 Página 1

2025eko martxoaren 8rako Erakunde Adierazpena

Beijingo Adierazpenaren eta Ekintza Plataformaren 30. urteurrena; hiru hamarkada berdintasunaren bidean

Gaur, 2025eko martxoaren  8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Beijingo Adierazpena eta Ekintza Plataforma adopzioaren 30. urteurreneko ospakizunarekin bat egin nahi 8M Feminista naizdugu. 1995ean Beijingen egin zen Emakumeari buruzko IV. Mundu Konferentzian adostutako akordioek genero-berdintasuna, emakume eta neska guztien ahalduntzea eta giza eskubideak gauzatzeko munduko ibilbide-orria abian jarri zuten.

Ibilitako azken 3 hamarkadetan aurrerapauso garrantzitsuak eman dira, baina bilakaera desorekatua izan da eta oraindik munduko herrialde bakar batek ere ez du lortu emakumeen eta gizonen arteko genero-berdintasuna. Hala eta guztiz ere, berdintasun-indizeek aurrerapena nabarmena izan dela erakusten dute, berdintasun-politiken araudi- eta erakunde-garapena eta mugimendu feministaren bultzada iraunkorra bateratu diren testuinguruetan.

30. urteurren horrek konpromisoak eta borondateak berritzeko aukera ematen digu, Beijingen adostutako berdintasunaren helburuak lortzeko, beharrezkoak diren baliabideak bideratuz, erronkei eta oraindik dirauten oztopoei aurre egiteko.

Euskal erakundeek eta, bereziki, tokiko gobernuek, 30 urte hauetan metatutako ebidentzia dute, eta horrek agenda feminista globalean oinarritutako berdintasun-politiken bermatu eta legitimatu egin du.

Euskal udalek genero-berdintasunaren lorpena bizkortzeko mundu-mugimenduarekin bat egin dute, emakumeen eta nesken ahalduntzearen eta emakumeen eskubideen defentsaren aldeko apustua eginez. Tokiko eremutik arlo kritiko globaletan aurrera egiten laguntzeko Arabako Errioxako Kuadrillak ondorengo konpromisoak hartuko ditu:

  1. Sustapen-egiturak baliabide eta langile nahikoz hornitzea, berdintasunerako eta indarkeria matxistaren aurkako borrokari buruzko politikak garatzeko, Berdintasunerako Politika Publikoen Kalitate-Estandarren arabera.[1]
  2. Emakumeen elkartegintza eta elkarte feministak sustatzea, horien bidez, berdintasun politika publikoetan, emakumeak solaskideak izan daitezen eta eragin dezaten, batez ere, Arabako Errioxako Berdintasun Foroan.
  3. Tokiko gobernuetan emakumeek eta gizonek berdintasunez parte hartzeko eta eragiteko errazten dituzten baldintzak sortzeko akordioak hartzea.[2]
  4. Tokiko arreta- eta koordinazio-protokoloak eguneratzea, emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktimak eta bizirauleak onbideratzeko.

 

[1] Ikus 2018ko abenduaren 12koa, Emakumeen eta Gizonen berdintasunerako Erakunde arteko Batzordearena, zeinaren bidez Berdintasun Politiken Kalitate Estandarrak ezartzen diren

[2] Ikus “Udalentzako gomendioak, emakumeek tokiko gobernuetan parte hartzeko baldintzak errazteko”, EUDELek udalei bidalitakoak 2023ko maiatzaren 29an.

Urte hasiera aktiboa Arabako Errioxako Kuadrillarekin

Senderismo. 4º etapa Vuelta a Rioja Alavesa PequeñoArabako Errioxako animatzaile soziokulturalak urtea aktiboki hastea proposatzen dizu. Igandean, urtarrilak 12, mendi-ibilien irteera berria. Moredan hasi eta Binasperin amaituko den Arabako Errioxako Itzuliko 4. etapa. Ia 18 kilometroko ibilbidea.

Gainera, datorren astean hasiko da Arabako Errioxako aisialdi-ikastaroen bigarren zatia, eta +55 ikasgeletako jarduerari ekingo zaio berriro. Aisialdiko ikastaroen kasuan, interesatzen zaizun jardueran izena eman dezakezu, Aitor Badiolarekin harremanetan jarri interesatzen zaizun ikastaroa eta herria adierazteko, kuota sartu eta 15 herritan eskainitako 50 ikastaro baino gehiagoz gozatuz hasten da urtea.

pdfCURSOS_DE_OCIO_DE_RIOJA_ALAVESA_2024-2025_2º_parte.pdf154.52 KB

Azkenik, gogoratu astelehenean, hilak 13, +55 ikasgelek ohiko errutina dutela, astelehenero hitzordu bat Arabako Errioxan eta hilero txango kultural bat. Kontsultatu proposamenak honekin batera doan kartelean.

pdfAULAS_55_2025_folleto.pdf64.09 KB

Arabako Errioxako 2025eko egutegia eskuragarri dago jada zure udaletxean

Arabako Errioxako Kuadrillak eskualdeko familien eskura jarri du Arabako Errioxako 2025eko egutegia. Aurten ere 5.000 ale argitaratu ditugu, eta eskualdeko udalei banatu zaizkie, gure egutegia gure etxeetan egon dadin. Edizio honek, azalean irakurtzen dugun bezala, Arabako Errioxako gure herriak, paisaiak eta jaiak bizitzera gonbidatzen gaitu; gure kultura eta gastronomia.

Arabako Errioxaz maitemindu eta eskualdera bisitak planifikatzeko aitzakia ematen diguten hamabi irudiren bilduma da. Ohi bezala, egutegi honek tokiko jai eta tradizioen urteko agenda ere izan nahi du. Hilabete bakoitzean aurreikusitako jarduera nagusietarako aukerak ematen dizkigu, tokiko tradizioak denak, hala nola urtarrilaren 16an Labrazako San Anton sua edota Lapuebla de Labarcan “Uztaberri” Eguna bezalako proposamen herrikoiak. Eskualdeko hitzorduak ere dakartza, Arabako Errioxako Dantzari Eguna eta, jakina, Mahats-bilketaren Jaia. Eskualdean planak egiteko tresna izan daitekeen egutegia da, eta beste jende batekin partekatzeko ere bai, Arabako Errioxa ezagutu dezaten eta urte osoan bizi eta goza dezagun.

Urte berriaren etorrera iragartzen digun egutegi honen banaketa aprobetxatzen dugu gure Gabonetako zorion-agurra partekatzeko, egutegiaren irudietako batean inspiratzen dena hain zuzen ere.

Arabako Errioxako Kuadrillak Eguberri ona opa dizue

Zorionak_eta_urte_berri_on.mp4

Arabako Errioxako gaikako bilketaren eredua CONAMA 2024an aurkeztu da

Ingurumenaren Kongresu Nazionala (CONAMA 2024) Madrilen egin zen aste honetan, "Partekatu aurrera egiteko" lelopean.
Zenbait egunez iraun zuen egitarauaren barruan, Arabako Errioxako Ingurumen Zerbitzuko Aitor Senar teknikariak Arabako Errioxako sistema deszentralizatua aurkeztu zuen, udal hondakin organikoak kudeatzeko eredu gisa. Sistema horrek barruan hartzen ditu organikoko atez ateko bilketa, komunitateko konpostajea eta errefusa edukiontziaren itxiera (edukiontzi grisa).

Hitzaldiaren irudiak eta egindako aurkezpenaren artxiboa eskaintzen dizkizuegu.

pdfArabako Errioxa eredua.pdf4.39 MB

WhatsApp_Image_2024-12-04_at_17.02.28_Pequeño.jpegWhatsApp_Image_2024-12-04_at_17.02.28_3_Pequeño.jpegWhatsApp_Image_2024-12-04_at_17.02.28_1_Pequeño.jpegWhatsApp_Image_2024-12-04_at_17.02.27_Pequeño.jpeg

Emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko konpromisoa berretsi du Arabako Errioxako Kuadrillak

Emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko konpromisoa berretsi du Arabako Errioxako Kuadrillak

2024ko azaroaren 20a – Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, Arabako Errioxako Kuadrillako udalek berretsi egin dute indarkeria matxista mota guztien aurka borrokatzeko konpromiso irmoa dutela. Diskurtso ukatzaile eta ultraeskuindarrak ugaritzen ari diren testuinguru honetan, Kuadrillak dei egiten dio gizarteari mezu horiek baztertzeko eta genero-indarkeria desagerrarazteko lan egiteko.

30220aa3 902e 4001 ad75 b60a59bcbd59 PequeñoAurten, emakumeen aurkako indarkeria urratzen edo ukatzen duten diskurtsoei aurre egitea da xedea. Diskurtso horiek gero eta gehiago agertzen dira sare sozialetan eta plataforma digitaletan, eta batez ere gazteengan eta adin ertaineko gizonengan izan dute eragina; izan ere, "indarkeriak ez du generorik" edo berdintasun-politikak "urrunegi joan dira" bezalako mezuak zabaltzen dituzte. Arabako Errioxako Kuadrillak ideia horiek misoginia normalizatzen eta egiturazko desberdintasunak betikotzen laguntzen dutela salatu du.

Nazio Batuek eta tokiko eremuek alarma piztu dute mezu horiek gizartean duten eraginari buruz, eta erantzun irmo eta koordinatuaren beharra nabarmendu dute. Alde horretatik, Kuadrillak herritar guztiak animatu ditu azaroaren 25eko ekitaldietan modu aktiboan parte hartzera, emakumeen aurkako edozein indarkeria-mota eta horiek minimizatu nahi dituzten diskurtsoak gaitzetsiz.

Herritarrei gonbidapena

Arabako Errioxako Kuadrillak azaroaren 23ko goizean Iekoran egingo den ekitaldian parte hartzera gonbidatu nahi ditu herritarrak.

 

pdfA 25 Adierazpena.pdf

Lantziegoko biohondakinen etxez etxeko bilketa azaroaren 26an hasiko da

Ingurumenaren egoera kritikoa dela eta, lege berriak daude ingurumena babesteko, eta erakunde publikoek hori babesteko neurriak hartu behar dituzte.

Hori dela eta, Lantziegoko Udala eta Arabako Errioxako Kuadrilla materia organikoaren (prestatutako edo prestatu gabeko janariaren hondarrak) gaikako bilketa ezartzen ari dira.

2017. urtean hasi ziren Lantziegon hondakin organikoak kudeatzen auzo-konpostaje bidez eta borondatez. Baina ez da nahikoa. Egungo egoera kontuan hartuta, eta jakinda ez garela heltzen Europak ezarritako birziklapen helburuetara, janari-hondarren etxez etxeko bilketa egingo da.

Viñaspre 2Kuadrillak birziklatzeko kit bana banatuko du etxebizitza bakoitzera. Kit horrek osagai hauek izango ditu:

-        Etxebizitza identifikatzeko txipa duen ontzi organikoa (10L o 20L).

-        Konpostaje-gunea irekitzeko eta errefusaren edukiontzia (grisa) irekitzeko txartela/giltza.

Birziklatzeko kit-a azaroaren 19tik 22ra banatuko da, 10:15tik 13:45ra eta 15:15tik 17:45ra eta ostiralean 08:30tik 14:30ak arte, Udaletxeko beheko aldean.

Organikoaren etxez etxeko bilketa astearte eta ostiraletan egingo da.

Egun horietan 11:00ak baino lehen erabiltzaileak atera beharko du kuboa etxeko atera. Binasperin 10:00ak baino lehen. Kuboa ordu horretatik ahalik eta hurbilen ateratzea gomendatzen da.

Hondakin organikoak asteko beste egun batean atera nahi bada, El Coso-n, edo Biñasperiko baskulan, dagoen konpostaje-gunera eraman ahal izango dira. Banatuko diren txartelak konpostaje gunea irekitzeko balioko du eta bertan irekita egongo den konpostagailua erabili ahal izango da (Biñasperiko konpostagailuen kasuan giltzaren bidez ireki ahal izango dira).

Bestalde, sarrailak jarriko dira errefusaren edukiontzietan, eta astean bitan bakarrik erabili ahal izango da. Edukiontzi honetan gainerako zatikietan bereizten ez diren hondakinak bakarrik utzi ahal izango direla gogorarazten da, hala nola pixoihalak, konpresak, plater hautsiak edo zigarrokinak. Pixoihalak edo bustitzaileak erabiltzen dituzten pertsonak norbaiten ardurapean badira eta errefusaren edukiontzia gehiago ireki behar bada, horretarako eskaera berezi bat egin ahal izango da Kuadrillan.

Aipatutako kudeaketa-eredu berria nahitaezkoa da, eta ez borondatezkoa, Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillan udal hondakinak biltzeko eta tratatzeko zerbitzuaren erabilerak arautzen dituen eskualdeko Ordenantzaren arabera (BOTHA 111 zk.).

pdfLantziego.pdf

Enplegurako prestakuntza 2024ko urria-azaroa

Ekonomia Sustatzeko Zerbitzuak udazkeneko prestakuntza-eskaintza planifikatzen jarraitzen du. Onuradunen enplegagarritasuna hobetzeko ikastaroak dira, pertsona horiek langabezian edo langileak izan. Beti bezala, ikastaroak doakoak dira eta Arabako Errioxan ematen dira.
Curso carretillas elevadoras IMPRESIÓNBi proposamen berriren berri ematen dizuegu:
• Eskaerak prestatzeko eta biltegiko kargak orga jasotzaileekin manipulatzeko ikastaroa.
Ikastaroak 50 prestakuntza-ordu ditu eta A. motako orga-txartela lortzeko aukera ematen du. Urriaren 28tik azaroaren 11ra bitartean emango da, Oionen, 9: 00etatik 14:00etara.
• Ekiteko eta negozioak kudeatzeko tailerrak.Talleres para emprender IMPRESIÓN
Langabetuentzat eta jardunean daudenentzat. Lau tailer tematiko izango dira, azaroaren 11, 12, 18 eta 19an, arratsaldez, Arabako Errioxako Kuadrillaren egoitzan.

Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna

Landa eremuko emakumeak🌾Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna · Día Internacional de las Mujeres Rurales 🌾

Gaur landa eremuko emakumeak aitortzeko eguna da. Kontua ez da bakarrik eskerrak ematea, baizik eta haien eguneroko ahalegina ikusaraztea eta errespetatzea. #EmakumeIkusgarriak

EKORA ETA MOREDARAKO LAN ESKAINTZA

Arabako Errioxako Kuadrillak lan-eskaintza berri bat egin du, 2024ko tokiko enplegu-ekintzen barruan. Kasu honetan, Moreda eta Ekora udalerrietarako kontratazioa da. Eskaintza 2Lanbiden argitaratuta dago eta kontratatua urriaren 15ean hasiko da.

INFO GEHIAGO: LAN ESKAINTZA

Arabako Errioxako Areto Futbol Ligetarako izen-emate irekiak

Futbol-aretoko kometak Arabako Errioxara itzuli dira. Animatzaile soziokulturalak dagoeneko ireki du izena emateko epea, bai gizonezkoen Liga beteranoan (kanpaina honek berrogei urte betetzen ditu), bai emakumezkoen bertsio ilusionagarrian (bigarren denboraldia azaroaren erdialdean hasiko du). Lehiaketak iazko arauen antzekoak izango ditu; bi kasuetan, jokalariek hamabost urte baino gehiago izan behar dituzte eta taldeek Arabako Errioxakoak izan behar dute. Lehiaketa, beti bezala, larunbat arratsaldeetan egiten da, eskualdeko kiroldegietan, eta arbitrajea federatua izaten da.

Izena emateko posta elektroniko bat bidali behar da helbide honetara:

claguardia.aitor@ayto.araba.eus

KUADRILLAREN IZEN ALDAKETA

KUADRILLAREN IZEN ALDAKETAREN INGURUKO INFORMAZIOA

Jakinarazten da 2024ko irailaren 23an (astelehena), 108. ALHAOn, argitaratu zela Arabako Errioxako Guardiako Kuadrillaren izena aldatzeari buruzko espedientea jendaurrean jartzeko iragarkia. Beraz, erakundearen web orrian argitaratzen denetik aurrera, 30 egun balioduneko epea irekitzen da Kuadrillaren izena aldatzeko espedienteari dagozkion dokumentuak ikusteko eta, horrela iritziz gero, egokitzat jotzen diren alegazioak aurkezteko.

Kuadrilaren izena aldatzeko espedienteari dagozkion dokumentuak erakunde honen egoitza elektronikoko ediktu-taulan kontsultatu ahal izango dira 2024ko azaroaren 8ra arte.

Helbidea

Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojaalavesa.com

CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA - ALAVESA / GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA