EKINTZAILEAK BABESTEKO 2022eko LAGUNTZAK
LANGABEZIAN ZAUDE? NEGOZIO IDEIA BAT DUZU? GARATU EDO ABIATZEKO LAGUNTZARIK BEHAR DUZU?
Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillak, Lanbiderekin lankidetzan, beren negozioari ekin nahi dioten langabeentzako laguntza-programa bat jarri du abian.
Guardia-Arabako Errioxako Kuadrilla Lanbidek gure eskualdean laguntza horiek kudeatzeko duen erakunde laguntzailea da. Erakunde horretan, onuradunak negozio-ideia eta bideragarritasun-planaren garapena aztertzen edo jarduera tutoretzapean abian jartzen soilik jardun daitezke. Laguntza horiek bateragarriak dira besteren konturako lan batekin, betiere orduen zenbaketa globalean lanaldi osoaren % 30 gainditzen ez badu. Halaber, Kuadrilla ekintzaileei 2 hilabetez tutoretza emateaz arduratzen den erakundea da negozio-ideiaren azterketaren kasuan, eta 3 hilabetez abian jartzeko proiektuen kasuan.
Ordainetan, ekintzaileak 1.000 euroko laguntza jasotzen du ideia aztertzeko, eta 1.500 eurokoa jarduera abian jartzeko; laguntza hori handitu egin daiteke emakumeen eta 30 urtetik beherakoen kasuan.
Aurten 6 laguntza eman zaizkio gure eskualdeari Negozio Ideia bat aztertzeko eta 4 jarduera abian jartzeko.
Laguntza baino eskaera gehiago egonez gero, proiektuen eta hautagaien balorazio teknikoa egingo da, hautaketa-oinarrietan ezarritako irizpideen arabera.
Araudi erregulatzailea: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria - EHAA/BOPV (euskadi.eus)
ENPRESA IDEA BERRIEN ekintzaileei zuzendutako laguntzak 6 proiektu onartu dira |
ENPRESA-JARDUERA BERRIAK abian jartzeko laguntzak 4 proiektu onartu dira |
· Negozio-ideia izatea · EAEn bizitzea · Langabe egotea eta Lanbiden izena emanda egotea enplegu-eskatzaile gisa · Aurreko urtean EJZn eta autonomoetan alta emanda ez egotea. · Tutoretza gutxienez 2 hilabetekoa izango da. |
· Enpresa-proiektu bat abian jartzeko negozio-plan bat izatea · EAEn bizitzea, langabezian egonik eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda. · Aurreko urtean EJZn eta autonomoetan alta emanda ez egotea. · Tutoretza gutxienez 3 hilabetekoa izango da. |