Arabako oliba-oiloaren 2.jaia
“Olio solidarioa” Arabako Oliba Olioaren Festan
Oion, Lantziego eta Arabako Moredan ospatuko da Martxoaren 23 eta 24ean
Datorren asteburuan Martxoaren 23 eta 24, Arabako Errioxak Arabako Olioaren Festa hartuko du; oraingoa bigarren edizioa da. Zita hau eskualdekoa, solidarioa eta etorkizun handikoa da.
Datorren asteburuan Martxoaren 23 eta 24, Arabako Errioxak Arabako Olioaren Festa hartuko du; oraingoa bigarren edizioa da. Zita hau eskualdekoa, solidarioa eta etorkizun handikoa da. Hori agerian gelditu da gaur Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillako egoitzan egindako aurkezpenean, bertan hainbat lagunek parte hartu baitute: Borja Monje, Nekazaritza Saileko foru diputatua; Jokin Villanueva, Kuadrillako lehendakaria; Eduardo Aginaco, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Saileko zuzendaria; eta herri antolatzaileetako, Lantziego eta Moreda Arabako, alkateak Alfonso Gonzalez eta Miguel Ángel Bujanda. Entitate publikoek ez ezik entitate pribatuek ere lagundu dute festa honetan: Oyón-Oiongo eta Moreda Arabako olio errota kooperatiboak, eta Moreda Arabako ekoizle diren “Hermanos Bujanda” eta “Rivo de Moreta”.
Olibadiaren Ekintza Planak arabar errioxarra den produktu historiko honen etorkizuna markatuko du, garai berriarekin batera izaera solidarioa duen produktua. Oleum Proiektuak bi helburu betetzen ditu: batetik, olibondo eta olioa sustatzea; eta bestetik, langile minusbaliatuekin lan egitea. Aurtengo etekinak Izaki GKE-rentzat izango dira. Izaki urtez urte Arabako Errioxara ekartzen ditu jatorri bielorrusiarra duten umeak, Chernobylgo hondamendiagatik kaltetutako umeak.
23ko goizean Oyón-Oiongo herribilduak bi zita gastronomiko hartuko ditu: “olio koipeztea” eta “olio errotako arrantxoa”. Ospakizuna Lantziegora joango da arratsalde partean. Bertan hainbat ekintza egiteko aukera egongo da: olio errota historikoa bisitatzea, bertan egingo den olio dastaketa azalduan parte hartzea edota herriko kaleak hartuko dituen jai giroaz gozatzea. Igandean, Moreda Araban, uzta berriko olioa aurkeztuko da eta Arabako Nekazal-produktuen Azoka ere ikusteko aukera egongo da. Ardoaren Ibilbideko “Enobus”ak Bilbo eta Gasteizko bisitariak ekarriko ditu gurera. Gainera, Eusko Labeldun Baserriko Oilazkoaren dastaketa eskeiniko da. Eguerdi partean , parrillan erretako 500 oilazko pintxo banatuko dira. Pintxo bakoitza 1,5 euro kobratuko da. Gustu laborategia gidatuko du Arabako Slow Food-ek. Jardunaldia besteleko ekintzek osatuko dute: haur-tailerrak, OleumProiektuaren argazki erakusketa eta olibondoekin egindako eskulturak.