Skip to main content

KIROL UDALEKUAK ARABAKO ERRIOXAN

Udarekin batera kirol lehiaketen amaiera dator. Ez, ordea, gehien atsegin duzun kirolaz gozatzeko gogoarena. Aurtengo Arabako Errioxako eskaintza hirukoitza da; izan ere, hiru dira eskaintzen dizkizugun proposamenak: bi futbol-campus eta pilota udaleku bat. 

 

KIROL UDALEKUAK ARABAKO ERRIOXAN

Udarekin batera kirol lehiaketen amaiera dator. Ez, ordea, gehien atsegin duzun kirolaz gozatzeko gogoarena. Aurtengo Arabako Errioxako eskaintza hirukoitza da; izan ere, hiru dira eskaintzen dizkizugun proposamenak: bi futbol-campus eta pilota udaleku bat.

Pilota udalekua Oionen egingo da ekainaren 22tik 28ra bitartean. Udalekuaren egoitza nagusia San Bizente Ikastola izango da. Bertan parte hartuko dute 1997-2006 urte bitartean jaiotako pilotariak, bi txandatan banatuta. 22Tik 25era aurre benjamin, benjamin eta kimuentzako txanda izango da. 25Etik 28ra haur eta kadeteena.

Izen-ematea irekita egongo da ekainaren 3a arte.

Informazio gehiago: pdfpilota udaleku

 

 


 

 

 

Bigarren eskaintza Oionen ospatuko da ere bai, bertan Comillas Campusaren II. Edizioa ospatuko baita (CF – Sociedad Deportiva Oyonesa). 2001 eta 2007 urte bitartean jaiotako gazteeik zuzendua dago. Campus horretan Oiongo kirol-azpiegiturak erabiliko dira, baita Vianako ur-parkea ere bai (uztailaren 24 eta 28an).

 

Izen-ematea irekita dago ekainaren 7a arte.

 

Informazio gehiago:  pdfoiongo campus


 

Hirugarren eskaintza Luzerna Arabako Errioxako Futbol Klubaren eskutik dator. Oscar de Marcos – Arabako Errioxako Futbol-campusaren II. Edizioa da.

Azken kasu horretan ekintzak uztailaren 1etik 6ra bitartean garatuko dira. Plaza kopurua mugatua da eta izen-ematea irekita dago.

Ondorengo telefonora deituz izena eman dezakezu: 945 600096

Baita ondorengo e-postara mezu bat bidaliz: ralcf@hotmail.com

 

Oyón, deportes, Laguardia, Fútbol, Pelota

  • Visto: 1765

Direccion

Carretera Vitoria, 2.
Laguardia (Álava)
C.P.: 01300
Tel: 945 600 252
Fax: 945 621 065
info@cuadrillariojaalavesa.com

CUADRILLA DE LAGUARDIA RIOJA - ALAVESA / GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA