2025eko martxoaren 8rako Erakunde Adierazpena
Beijingo Adierazpenaren eta Ekintza Plataformaren 30. urteurrena; hiru hamarkada berdintasunaren bidean
Gaur, 2025eko martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Beijingo Adierazpena eta Ekintza Plataforma adopzioaren 30. urteurreneko ospakizunarekin bat egin nahi
dugu. 1995ean Beijingen egin zen Emakumeari buruzko IV. Mundu Konferentzian adostutako akordioek genero-berdintasuna, emakume eta neska guztien ahalduntzea eta giza eskubideak gauzatzeko munduko ibilbide-orria abian jarri zuten.
Ibilitako azken 3 hamarkadetan aurrerapauso garrantzitsuak eman dira, baina bilakaera desorekatua izan da eta oraindik munduko herrialde bakar batek ere ez du lortu emakumeen eta gizonen arteko genero-berdintasuna. Hala eta guztiz ere, berdintasun-indizeek aurrerapena nabarmena izan dela erakusten dute, berdintasun-politiken araudi- eta erakunde-garapena eta mugimendu feministaren bultzada iraunkorra bateratu diren testuinguruetan.
30. urteurren horrek konpromisoak eta borondateak berritzeko aukera ematen digu, Beijingen adostutako berdintasunaren helburuak lortzeko, beharrezkoak diren baliabideak bideratuz, erronkei eta oraindik dirauten oztopoei aurre egiteko.
Euskal erakundeek eta, bereziki, tokiko gobernuek, 30 urte hauetan metatutako ebidentzia dute, eta horrek agenda feminista globalean oinarritutako berdintasun-politiken bermatu eta legitimatu egin du.
Euskal udalek genero-berdintasunaren lorpena bizkortzeko mundu-mugimenduarekin bat egin dute, emakumeen eta nesken ahalduntzearen eta emakumeen eskubideen defentsaren aldeko apustua eginez. Tokiko eremutik arlo kritiko globaletan aurrera egiten laguntzeko Arabako Errioxako Kuadrillak ondorengo konpromisoak hartuko ditu:
- Sustapen-egiturak baliabide eta langile nahikoz hornitzea, berdintasunerako eta indarkeria matxistaren aurkako borrokari buruzko politikak garatzeko, Berdintasunerako Politika Publikoen Kalitate-Estandarren arabera.[1]
- Emakumeen elkartegintza eta elkarte feministak sustatzea, horien bidez, berdintasun politika publikoetan, emakumeak solaskideak izan daitezen eta eragin dezaten, batez ere, Arabako Errioxako Berdintasun Foroan.
- Tokiko gobernuetan emakumeek eta gizonek berdintasunez parte hartzeko eta eragiteko errazten dituzten baldintzak sortzeko akordioak hartzea.[2]
- Tokiko arreta- eta koordinazio-protokoloak eguneratzea, emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktimak eta bizirauleak onbideratzeko.
[1] Ikus 2018ko abenduaren 12koa, Emakumeen eta Gizonen berdintasunerako Erakunde arteko Batzordearena, zeinaren bidez Berdintasun Politiken Kalitate Estandarrak ezartzen diren
[2] Ikus “Udalentzako gomendioak, emakumeek tokiko gobernuetan parte hartzeko baldintzak errazteko”, EUDELek udalei bidalitakoak 2023ko maiatzaren 29an.


Arabako Errioxako animatzaile soziokulturalak urtea aktiboki hastea proposatzen dizu. Igandean, urtarrilak 12, mendi-ibilien irteera berria. Moredan hasi eta Binasperin amaituko den Arabako Errioxako Itzuliko 4. etapa. Ia 18 kilometroko ibilbidea.




Aurten, emakumeen aurkako indarkeria urratzen edo ukatzen duten diskurtsoei aurre egitea da xedea. Diskurtso horiek gero eta gehiago agertzen dira sare sozialetan eta plataforma digitaletan, eta batez ere gazteengan eta adin ertaineko gizonengan izan dute eragina; izan ere, "indarkeriak ez du generorik" edo berdintasun-politikak "urrunegi joan dira" bezalako mezuak zabaltzen dituzte. Arabako Errioxako Kuadrillak ideia horiek misoginia normalizatzen eta egiturazko desberdintasunak betikotzen laguntzen dutela salatu du.
Kuadrillak birziklatzeko kit bana banatuko du etxebizitza bakoitzera. Kit horrek osagai hauek izango ditu:
Lau saio monografiko eskaintzen dizkizugu, doan.
Bi proposamen berriren berri ematen dizuegu:
🌾
Lanbiden argitaratuta dago eta kontratatua urriaren 15ean hasiko da.
laguntzak dira, negozio-ideia garatzeko edo hurrengo hilabeteetan abian jartzeko. Laguntza-programak laguntza teknikoa eta ekonomikoa ditu.
Arabako Errioxako Kuadrillak, Arabako Mendialdekoarekin batera eta Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza, Turismo eta Foru Administrazio Sailaren laguntzarekin, Urizaharratik Bastidarako oinezko ibilbidea antolatu du urriaren 13 iganderako. 09:00etan Bastidatik, izena eman duten pertsonak hartu eta Urizaharrako irteeraraino eramango ditu autobusez. Handik hasiko da ibilbidea, gidariarekin eta laguntzarekin.